“Liburutegia etxean” zerbitzua berriro abian

Denok dakizuenez pandemiak eragindako konfinamenduaren alarma hasi zenetik liburutegiak, beste kultur etxe batzuk bezala, itxita daude. Gaur jakinarazi nahi dizuegu gure zerbitzuetako bat, “Liburutegia etxean”, hirurogeita hamar urtetik gorakoentzat edo mugikortasun urria eta egiaztatua dutenentzat dena eta langileek eta onuradunek asko maite dutena, Irakurtzen jarraitu

Eskulanak etxean topatzen duguna erabiliz

Birus malapartatu horren ondorioz etxe zuloan eman behar ditugun egunotan orduak luzeak baino luzeagoak egiten dira batzuetan. Horrelakoetan eskulanetan aritzea denbora modu atseginean emateko modu bikaina izan daiteke. Baina… dendak itxita daude eta ezin dugu behar dugun materiala erosi. Dena dela, beti topa daiteke baliabideren bat, adibidez Irakurtzen jarraitu