Hilean behin ipuin bat El Bolintxin (YouTube)

BAZEN BEHINbi seme zituen egurgile bikotea. Pedro, seme nagusia, oso mutil beldurtia zen. Edozein zaratak izutzen zuen eta gauak izugarriak ziren berarentzat. Juan, txikia, guztiz kontrakoa zen.

Ez zen ezeren beldur. Horregatik, Juan beldurgabe deitzen zuten. Egun batean, Juanek etxetik ateratzea eta abentura bila joatea erabaki zuen. Gurasoak ez egiteko konbentzitzen saiatu baziren ere, ez zuen ezertarako balio izan. Juanek beldurra ezagutu nahi zuen. Zer sentitzen zen jakin.

Unicode

Gabonak pasatutakoan, txikien begien aurrean urte berria hasten da eta honek aurreikusten ez dituzten esperientzia eta emozio asko izango ditu, nolabaiteko beldurra eragin diezaiekeena.

Ausardia zer den erakusteko asmoz, Liburutegi Sareak, “Hilean behin ipuin bat El Bolintxin”  atalean, Juan sin miedo ipuinarekin hastea pentsatu du. Grimm anaiek idatzitako ipuin hau umeek egoera, inguru eta sentsazio ezezagunen aurrean senti ditzaketen beldurrei buruzkoa da.

Juan sin miedo

Liburua irakurri edo entzun nahi baldin baduzue, hemen dituzue e-book eta audioliburuetarako estekak:

Liburutegi Nagusia