“Gerrako umeak” Santurtzitik Zinemateka Nazionalera

Santurtziko arrantza portuko garabi zaharraren oinarrian jarritako muralak gogora ekartzen digu

zelan 1937an hainbat bizilagunek, batez ere umeek, harrera herrialde batzuetara alde egin behar izan zuten hemendik eta familiak bertan utzi, guda oina zetorrelako. Santurtzik, errefuxiatuak ontziratzeko portuak, duela gutxi eskaini dio kale bat “Habana Ontziari”, errefuxiatu gehienak itsas bidaia batzuetan eraman zituen transatlantikoari.

Itsasontzietara doazela. Papar hegaletan identifikazio-txartelak. 2. grabazioaren 1:00 minutua: http://www.rtve.es/alacarta/videos/archivo-historico/vascongadas-2-parte/2840335/

Itsasontzi hori, ordea, ez zen Frantziako La Pallice eta Pauliac portuek ematen zuten babesera eraman zituen ontzi bakarra izan; “Goizeko Izarra”, Sir Ramón de La Sota enpresaburu abertzalearen iot izugarria, eta aurreko egunean jangaiak ekartzen Bilbora heldu ziren “Carimare”, “Château-Palmer” eta “Margaux” kargaontzi frantziarrak ere erabili ziren.

Espainiako Zinemateka Nazionalaren grabazio batzuk lortu ditugu eta irudietan errefuxiatuak Santurtzin ontziratzen, itsas bidaia eta “Goizeko Izarra” eta “Carimare” ontziak  Frantziako kaira heltzen ikus dezakegu, bai eta errefuxiatu gazteek hango kolonietan izan zituzten bizitzaren eszena batzuk ere.

 

“Carimare” Santurtziko portutik joaten.
3. grabazioaren 34:26 minutua:
http://www.rtve.es/alacarta/videos/archivo-historico/vascongadas-25-parte/2840414/

“Goizeko Izarra” portuan amarratua. 1. grabazioaren 0:19 minutua: http://www.rtve.es/alacarta/videos/archivo-historico/vascongadas-2-parte/2836216/

Beste lurralde batzuetan antzeko egoerak pairatzen dituzten 2017 honetan gaurkotasun handia dute irudi hauek. Horixe da zuei erakusteko arrazoia.

Guztira hiru dira grabazioak. Lehenengoan,Goizeko” eta “Carimare” ikusten ditugu 9 minutuko grabazioan; bigarrenean, ontziratzea, itsas bidaia eta kolonietako bizitza ikusten dira 11 minutuan zehar; eta hirugarrenean, errefuxiatuak ikus ditzakegu filmaren 33,24. minututik aurrera. Irudiaren kalitatea garai hartatik espero daitekeena da eta kontuan hartu behar dugu muntatu gabe geratu ziren dokumentalak egiteko izango zirela ziur aski.

Dotoretasun handiko iota: “Goizeko Izarra

Goizeko izarra” garai hartan Espainian zegoen aisiarako iot handiena zen. Sir Ramón de La Sotarena zen eta Ramón semeak Nazioarteko Gurutze Gorriaren esku eta Britainia Handiko ontziteriaren babespean jarri zuen, zibilak Bilbotik Frantziara ebakuatzeko Gerra Zibilean zehar.

 

Goizeko izarra” Abran ainguratuta
Irudiaren iturria: Getxosarri

Gerra zibilaren ostean Mr. Owen ingelesari saldu zioten eta azken horrek “Warrior” izena jarri zion. Bigarren Mundu Gerran patruila ontzia izateko gaitu zuten, Alemaniako aire armadak Portland Billetik hurbil hondoratu zuen arte.

Azken “Goizeko Izarra”, izen bera izan zuen bosgarrena, El Abran ikusten da ainguratuta azken argazkian.

Habana” ontziaren bizitza luzea. Luxuzko transatlantikoa izatetik lantegi-ontzia izatera

1. “Alfonso XIII”, luxuzko transatlantikoa 

Habana” ontzia ez zuten gaur egun ezagutzen dugun izenarekin uretaratu, baizik eta askoz aristokratikoagoa zen “Alfonso XIII” izenarekin. Comillaseko Markesaren Konpainia Transatlantikoak enkargatu zuen eta Sestaoko ontziolan uretaratu zuten 1920ko irailaren 14an.

Alfonso” ontzia Espainian eraikitako ontzirik handiena izango zen une horretan.  146 metro luzekoa zen eta 1.809 bidaiari eramateko edukiera zuen. Ontziolaren urguilua zen, bai eta jabeentzat ere; izan ere luxu handiz hornitu zuten New York, Cuba eta Mexikora helduko zen itsasontzia.

Alfonso XIII” ontzia Bilboko itsasadarretik joaten
Irudiaren iturria: TC

2. “Habana” transatlantikoa, sorospenerako itsasontzia eta zamaontzia 

1931n II. Errepublika heltzearekin batera, ontziaren izen dotorea, ontzidiko beste zenbaitena bezala eta batez ere errege izena zutenena, aldatu egin zen eta “Habana” deitzera pasatu zen.

Izen berria zuela Bilbon harrapatu zuen gerra zibilak eta azterketa eta mantenu lanetan erabili zuten. Eta migrazioak gogora ekartzen dituen izen hori zeukala pasatu zen herrialde honen historiara, gerrako oinetik ihesi zebilen hainbat gixajo ateraz gure portutik.

Gerra bukaerak Bordeauxeko portuan harrapatu zuen “Habana” ontzia eta Espainiako Gobernuak erreklamatu zuen. Sestaon berritze lanak egin zituzten ontzian, baina sute batek kalte handiak eragin zizkion eta ontzi mistoa bilakatzea aholkatu zuten, zamaontzia eta bidaiariak eramatekoa, eta horretan aritu zen urte luzeetan. 1960an errentagarria ez zenez, desegin zuten.

3. “Galicia”, lantegi ontzia

1962an, ordea, “Pescanova” arrantza eta arrantzatik eratorritako Galiziako produktuen enpresak erosi zuen eta El Ferroleko Astano ontziolan “Galizia” lantegi ontzia bilakatu zuen. Bizitza berrian, konpainiaren arrasteontzientzat itsasontzi ama lanean ibiliko zen Hego Afrikako arrantzaguneetan, 1978an Vigon desegin zuten arte.

“Galicia” lantegi ontzian bilakatuta, Randeren aurrean 1970ean.
Irudiaren iturria: Hadebarcos

Liburutegi Nagusia (EBC)

This slideshow requires JavaScript.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s