7 liburutegi digital haur eta gazteentzako ipuin eta liburuz beteta

Gure ustez, ipuin bat paper formatuan irakurtzean berau ukitu eta bizitzeko ematen duen plazera ordezkaezina 

den arren, oraingo honetan liburu elektronikoak mailegatzeko 7 plataforma eta liburutegi birtual zoragarriak ekarri dizkizuegu, zuen seme-alabak euren adinerako irakurgai egokien bila ibil daitezen lasai eta modu seguruan.

Liburutegi eta plataforma hauek umeen artean irakurzaletasuna sustatzea dute helburu, doan eta modu errazean.

TumblebookLibrary

TumbleBooks “hitz eginez” umeei irakurtzen irakasten dieten (ingelesez eta frantsesez ere bai) ilustraziodun liburu bizidunak dira. Dagoeneko existitzen diren liburu ilustratuetatik abiatuta sortzen dira, horiei animazioa, soinua, musika eta narrazioak gehituz liburu elektronikoari bizia emateko.

Story Place, Ipuinen Txokoa

Urtetan ume eta guraso ugarik gozatu dute ipuin-saioetara joan, liburuak maileguan hartu eta hezkuntza, entretenimendu eta Charlotte Mecklenburg County Liburutegi Publikoak herrietan eskaintzen dituen programetako jardueretan parte hartuz. Ipuinen Txokoa (Story Place) Interneteko webgune interaktiboa da, umeei liburutegira joan eta bertan eskaintzen diren jarduera mota berberetan parte hartzeko esperientzia birtuala ematen diena.

Umeentzako Nazioarteko Liburutegi Digitala

Umeentzako Nazioarteko Liburutegi Digitala (International Childrenś Digital Library) National Science Foundationek, Institute for Museum and Library Servicesek eta Microsoft Researchek finantzatutako ikerketa-proiektu bat da, umeentzako liburutegi digitala sortzea duena helburu mundu osoko liburu azpimarragarrienak bilduz. Bilduma umeei mundua eta gizartea ulertzen lagunduko dieten materialak identifikatzean zentratzen da. Bilduman dauden materialak, argitaratu ziren jatorrizko hizkuntza berberetan aurkeztuak denak, munduko herrien kultura, gizarte, interes eta bizimoduen arteko antzekotasunak eta aldeak agertzen ditu.

Lotarako ipuinak

Lotarako ipuinak hezkuntzarako ideia paregabea da, zeinek ipuinek umeak hezteko duten ahalmenean zentratuta, gauzak buruz ikasteko ematen duten laguntza nabarmentzen duen. Horrela bada, umeei balio positiboak irakasten dizkie Pedro Pablo Sacristanek idatzitako ehunka liburu abiapuntu hartuta. Lotarako Ipuin bilduman katalogatu eta ordenatutako makina bat ipuin daude, ezin aproposagoak ikasi nahi duguna geureganatzeko.

Pedro Pablo idazle espainiarrak seme-alabak oheratu aurretik gauero asmatzen zituen ipuinak argitaratzen hasi zenean ekin zion ekimen honi . Beste guraso eta irakasle batzuk gauza bera egitera animatu zituen eta hamaika ideia, metodo eta ipuinen, batez ere ipuinen, ekarpen ikaragarria egin zuen helburua lortzeko.

Mailegutza elektronikoa herri liburutegietan: eBiblio / eLiburutegia

Ebiblio mailegutza zerbitzua da, Estatuan dauden liburutegi eta irakurketa publikoko zerbitzuak herritarron esku jartzen duen Internet bidezko liburu elektronikoak dituena.

eLiburutegia Euskadiko Irakurketa Publikorako Sarearen plataforma da, eduki digitalak Internet bidez irakurtzeko aukera ematen duena, streaming , ordenagailu edo bestelako gailu elektronikoetan.

Papalotero

Papalotero Kubako José Martí Haur eta Gazte Liburutegi Nazionala da. Ipuin, alegi, olerki, abesti, asmakizun, aho-korapilo, bitxikeri eta eskulanen aukera handia eskaintzen du.

Topuinketak

Bazen behin… garai guztietako literatura eta materiala toki bakarrean biltzen laguntzea erabaki zuen profesional eta egile independentez osatutako talde bat, helburu nagusia gurasoak -inoiz umeak izandakoak eurak- eta seme-alabak irakurketaren bidez guraso hobeak izatea zuena.

Liburutegi Nagusia

Utzi iruzkina