Leyendo se entiende la gente bloga, Nafarroako Unibertsitateko Liburutegikoa bera, irakurzaletasuna sustatzeko lehen aldiz argitaratu zenetik (2010eko martxoa)
etengabe elikatu ditu bisitariak letra menu anitza eta ugariarekin, non iruzkinak, berriak, berrikuntzak eta elkarrizketak eskaini dituen, platerka edo atalka antolaturik, menu bat balitz bezala -sarrerak, lehen platera, bigarren platera eta azkenburua-.
2017an zehar, Leyendo se entiende la gente bidaia batean abiatu zen Espainian barrena. Astero lurralderen bateko orrialdeetara bidaiatu zuen beraren izena aipatzen zuten narratiba lagin bat biltzeko asmoz. Zertarako eta irakurleek gozarazten jarraitu ahal izateko plater berri bat sortzeko asmoz: Espainian barrena irakurtzen.
Orain, espainiar lurralde guztietan zehar eginiko bidaia behin amaituta, Leyendo se entiende la gente blogak lan horren guztiaren emaitza post bakar batean bildu du, era horretan agertoki ezezagunetan literatura ona aurkitzeko gonbita egin nahi digu.
Bidaia ona izan!
Liburutegi Nagusia