Acerca de

BOLINTXIA

santurtziko liburutegi aldizkari digitala

“BOLINTXI”, SANTURTZIKO LIBURUTEGIEN ALDIZKARI DIGITALA

2015era arte Santurtziko liburutegiek presentzia digitala izan dute INTERNET eta teknologia berrietan hurrengo hauen bidez: gure webgunea bera, Pinterest, Historypin eta Flickr sare sozialak, “Newsletter” albisteen buletina eta Isuun egindako argitalpena. Hemendik aurrera Liburutegiaren beraren lan-arloak eta herriko gai interesgarriak zabaltzeko tresna berria izango dugu: “Bolintxi”: gure aldizkari digitala.

Zabalkunde-tresnatik haratago, “Bolintxi” aldizkariak gure bazkideekiko komunikazioa errazteko tresna izan nahi du, norabide bikoitzeko komunikazioa hain zuzen. Beraz, argi dago hauxe parte hartzea sustatzeko aldizkaria dela.

“Bolintxi” izenaren zergatia

Gizakiok sortzen dugun guztiari jartzen diogu izena, maite, ikusi, nahi eta nahi ez dugun orori. Literatur lanek izena dute,bai eta eleberriek, antzerki-lanek eta zinerako gidoiek ere… Aldizkariek, egunkariek, berripaperek eta blogek… den-denek dute izen bana.

Horrela bada, izen bat behar genuen eta aurkitu egin dugu: “Bolintxi”.

Bolintxa, bolintxe, bolaintxe, bolinchi, bolinche… hitz zaharra da, jatorri grezieraduna eta Bretainiatik Kataluniarainoko portuetan erabili izan dena arrantza-tresna jakin bat izendatzeko. Santurtzin gure arrantzaleek tresnak eta arrantza-aparailuak gordetzeko erabiltzen duten biltegiei, Bolintxeei, eman zien izena. Beraz, “Bolintxi” Santurtziko liburutegien komunikazio-, zabalkunde- eta parte hartze-tresna izango da, bai eta euren biltegi-artxibo digitala ere.

GURE HELBURUAK

Aldizkariak hurrengo atal hauek ditu: “Agenda”, “Irakurri/ikusi/entzun”, “Tiradera”, “Santurtzi” eta “Inguruan”, Newsletter-etan orain arte jorratu direnak hurrengo helburu hauekin:

Liburutegiaren zerbitzuari buruzko albiste eta jardueren berri ematea.

Literatura, musika eta ikus-entzunezkoen inguruko berriak, eta orokorrean kulturarekin lotutakoak, zabaltzea.

Herriko gai interesgarriak ezagutaraztea, hala nola, herriko historia, ohiturak, ondarea eta abar.

Gure bazkideekiko komunikazioa eta euren parte hartzea sustatzeko tresna izatea.

JABETZA INTELEKTUALA

“Bolintxi” aldizkariko testuak Creative Commons -Ezagutza (Attribution) Ez Komertziala (Non Comercial)Partekatu berdin (Share alike) lizentziapean argitaratzen dira, jabari publikokoak ez diren irudiak, berriz, jabeak babesten dituzten eskubidepean.

Advertisements
%d bloggers like this: