“Sota” arrantza-ontzia portuan. Bi postal, bi

sota miniTamalez ez dugu Santurtzin aingura bota duten arrantza-ontzi askoren argazkirik, eta portuko ur bareetan kulunka sortzen zuten irudia galdu egin zaigu oroitzapenetan. Baina salbuespenik ere bada, izan ere,

“Sota” ontzia zenbait argazkitan agertu ez ezik, marrazki bikain baten protagonista ere izan da, Carlos Pueyok egindako obrarena hain zuzen.

Arrantza-ontzia 1919ko maiatzean heldu zen Santurtzira. Zumaiatik zetorren, han eraiki baitzuten urte hartan bertan, eta lanean jardun zuen 1935era arte.

sota

Argazkiaren iturria: TC

Lehenengo postalean, Lucien Roisin argazkilari eta editoreak garai hartan Bartzelonan zuen enpresan egina bera, arraina saltzeko etxea agertzen da eder. 1916an inauguratu zen eta garai hartan punta-puntako eraikina zen gure kostalde hauetan. Ontziaren kolore argiko kroskoa nabarmen ikusten da portuko ur ilunetan, eta amulan dauden aparailuek izena ondo ikusteko oztopo diren arren, matrikularen zati bat erraz atzeman daiteke, “685” zehatz-mehatz, ontzia izena emanda zegoen folioaren zenbakia tarteko jarria bera.

sota 2 con Pte, Colgante

Argazkiaren iturria: TC

Bigarren postalean itsasontzia portuan ikusten dugu beste bapore batzuen ondoan zamalanetarako erabiltzen zen esku-garabiaren parean. Honetan ederto ikusten da izena. Beste ale batean argazki honen beronen zati bat erakutsi genuen, beste webgune batetik hartua. Oraingo honetan, berriz, argazkilari ezezagunak ikusi zuen modu berean ekarri dugu argazkia, arrantza-ontziak Nerbioi ibaiaren bokalaren panoramika zabalean protagonista nagusi, zubi transbordadorea atzean dutela.

Enrique Bernaola Casas

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s