Mateo Salcedoren etxea, erdi-erdian zegoena

Santurtziko hirigunetik Campo Granderako irteeran bertan, edo hobeto ulertzeko, Yaliz eurodenda, “parkeko txinoa” izenez ezagunagoa den dendan gutxi gorabehera,

Mateo Salcedoren etxea eta ortua zeuden, alde batetik itsasora eta Santurtziko bide zaharrera ematen zutena eta bestetik Cristobal Murrietak aurreratu zituen 5.000 ogerlekoei esker Diputazioak eraiki zuen errepide berrira. Hau da, Barandiaran kalearen hasierako Liboria estanko ospetsua bezain erdian zegoen.Salcedoren etxearen kokapen eta planoa ezagunak ditugu, “Lo Roto” izenez ezaguna zen tartean itsasora ematen zuen orma konpontzeko proiektuari esker.

Francisco Berriozabalek 1879an egin zuen planoa hain zuzen.

Berriozabalen planoa, Portugaleterako errepide berria goiko aldean, bide zaharra eta itsasorako orma behekoan.

Udalarentzat ez zen erraza izan kokapen ezegokia zuen etxebizitza hori eskuratzea. 1883an Foru Erakundeari eta oinordekoei eskatu zien Diputazioak Portugaleteko errepiderako itzuli behar zituen 30.000 pezetak ez inbertitzeko “Lo Liso”ko bidearen luzapenean, horretarako bazeukaten baimena, baizik eta etxe deserosoa erosteko eta bertan plazatxoa eraikitzeko.

Argazkiaren iturria: TC

Antza denez, ezetz erantzun zuten; izan ere, bost mila ogerlekoak San Jorgeko dorre berria eraikitzeko erabili ziren, gaur egun ikusten dugun bera, oinordekoek hala nahi izan aitzuten.

Ez dakigu Udalak noiz lortu zuen jabegoa eta plazatxoa eraikitzea, baina edonola ere eta argazkian ikusten den bezala, 1897tik aurrera izan zen, argazkian ikusten den dorrea eraiki zen urtean. Agian Emiliano Pagazartunduak 1904an Murrieta etorbidea lerrokatzeko egin zuen proiektuaren ondorioz lortu zuen, Udal artxiboan aurkitu ez dugun proiektua bera.

1903 eta 1905 urteen arteko postala, zeinean Salcedoren etxea eraitsita ikusten baita.

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s