Coopera GGKEak “Nosotros los niños Talibé” ipuina argitaratu du

Azaroaren 5etik abenduaren 5era, Liburutegi Nagusiko Helduen atalak parte hartu du Ikasleen XVII. Olinpiada Solidarioan.

Gazteak sentsibilizatzeko jarduera horrek ikasketa eta elkartasuna batzen ditu; izan ere, gela solidarioren batera sartzen den ikasleak burututako ikasketa-ordu bakoitzaren truke, Coopera Erakundeak olimpio bat (diru-papera, edizioa bukatutakoan zenbat balio duen adierazten da) emango dio kooperazio proiektu bati.

Parte hartu duten berrehun eta berrogeita hamar gelen artean, 13 Euskadin daude eta batu dituzten orduekin Talibé umeentzako Laguntza Proiektua lagundu dute. Ume horiek Senegaleko zenbait hiritako daara edo eskola koranikoetako barne ikasleak dira, eta 4 urtetik gorakoak, gaixorik egonda ere, behartuta daude kalean eskean ibiltzera egun osoz eta dirua, arroza edo azukrea lortzearren ibilbide luzeak egitera. Eguneko kuota bete ezean, marabú izeneko tutore erlijiosoek, benetan jabeak direnek, zigor fisiko eta psikologikoak eragiten dizkiete.

Arazo horren berri emateko, errealitatean bezain gordin ez baina, Coopera GKEak Nosotros, los niños Talibé izeneko ipuina sortu du, eta gure webgunean eta liburutegietan duzue irakurgai.

Berriz ere, eta dagoeneko edizio batzuk daramatzagu, mila esker ikasketa orduen bidez parte hartu duten guztiei.

Liburutegi Nagusia

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s