Ikasleen XVII. Olinpiada Solidarioa (2019)

Ikasleen Olinpiada Solidarioaren 17. edizioa hastear dago, eta azaroaren 5etik abenduaren 5era izango da.

Gogora ezazu ikasketa orduak bildu nahi ditugula eta, horren ondorioz, gehien behar duten pertsonen garapenerako laguntza-proiektuak ordaintzeko euroak.

Mekanika oso erraza da: gela solidarioren batera sartzen den ikasleak burututako ikasketa-ordu bakoitzaren truke, babesle batek euro bat emango dio aldez aurretik aukeratutako kooperazio proiektu bati.

Aurten biltzen dugun dirua hiru proiekturentzat izango da. Batetik, Ekuador eta Kongoko Errepublika Demokratikoko emakume artisauak eta ekoizleak ahaldundu eta gaitzeko proiektu birentzat; eta bestetik, Senegalen eskean dabiltzan umeei laguntza emateko proiektu batentzat; izan ere, zoritxarrez horren ezagunak diren talibé umeek, batzuetan 4 urtetik beherakoek, eskean ibili behar izaten dute egun osoan.

Hortaz, ikaslea bazara, egizu bat kanpainarekin zure ikasketa orduak eskainiz. Ikasketa eta elkartasuna batuko dituzu.

Liburutegi Nagusia

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s