Aída García Bildosola santurtziarra eta bere lehenengo lana “El vigia”

El Vigía, Aída García Bildosola santurtziarrak idatzitako eleberri epikoa, bihotza uzkurtuta egongo zara liburua irakurri bitartean.

Benetako gertakizunetan oinarritutako istorio hau XX. mendearen hasieran gertatu zen Santurtzi, Bermeo eta Ternuan. Enrike 13 urteko mutikoa bale-ontzi batean itsasoratuko da 1924an, aita ontzi horretan bertan hil ondoren. Patuak bidaia berarentzat gordeta izan balu bezala, Ternuraino helduko da. Bertan hantxe bizi izan zen gizon misteriotsu baten berri izango du, Henryrena, bai eta Dothyrena ere, hango hondartza batean aurkitu ondoren, berarekin guztiz maitemindu zen emakumearena. Enrikek zenbait kontu argitu beharko ditu: zer duen bidaiak berarentzat gordeta, gizona nor den eta nola heldu zen hango urruneko lur haietara.

Aida García Bildosola Santurtzin jaio zen 1974ko maiatzaren 20an. Turismo-ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean, eta amaitutakoan, Bilboko telebista batean aritu zen lanean. Gero turismo-gida jardun zuen Bilbo eta inguruetan. Bokaziozko artista da, beti ari da arte-mota berriak probatzen. Izan ere, moda-marka propioa sortu du eta liburua idatzi du, non egileak haurtzaroan jartzen duen gogoa, bere ustez, bizitzako garai garrantzitsuena delako, orduantxe ezartzen baitira helduaroan izango dugun jokabidearen oinarriak.

EL VIGIA – ELEBERRIA / BOOKTRAILERRA. Abenturak Bermeotik Ternura. Aida García Bildosola.

Laster Santurtziko Liburutegien Sarean.

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s