Udako liburutegiak 2019

Abuztuaren 1ean berriro jarriko da abian Udako Liburutegien aurtengo ekimena, lehenengo Mamarigan (Parroko Elias enparantza) eta gero Kabiezesen (Kabiezeseko enparantza).

Bietan ala bietan terrazadun kaseta bat ezarriko dugu helduek zein umeek nahi beste liburu, aldizkari eta egunkari irakurtzeko aukera izan dezaten. Horrez gain, jolasetarako eta irakurzaletasuna sustatzeko jardueretarako gunea ere egongo da, batez ere umeentzako antolatua.

 

Abuztuaren 1etik 16ra Mamarigan eta 19tik 30era Kabiezesen jarriko da kaseta goiz eta arratsaldez, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 20:00etara.

Horrez gain, hemendik aurrera etxean liburuak maileguan jasotzeko zerbitzua ere eskainiko dugu. Izan ere, Euskadiko Irakurketa Publikoaren Sareko irakurle-karneta duten guztiek etxean jaso ahal izango dituzte, mailegurako ohiko baldintza berberetan, irakurri nahi dituzten liburuak. Oraindik karnetarik ez dutenek aukera paregabea dute bera eskatu eta eskaintzen dituen zerbitzu guztiak erabiltzeko.

Iazko arrakasta ikusita, espero dugu liburuak gune berezi batean irakurtzea gogoko duzuen herritarrok ezinhobeto hartzea aisialdirako alternatiba hau.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s