Trapagaraneko Olaso, bikia duen jauregia

Jende guztiak dakien modura, badira elkarren antza izugarria duten bikiak, bai eta ez dutenak ere. Eta honako hau lehenengo taldekoa da.

Trapagaraneko Olaso jauregia eta Bergarako Olaso jauregia oso antzekoak dira. Eta ez da kasualitatea.

Jauregia José Rufino Olasok eraiki zuen XX. mendearen hasieran,  Durañona fundazioaren aspaldiko eskola eraiki zen lursail berean. Durañona herriko ongile-senide baten abizena da.  Hori eraikitzeko beste jauregi bat hartu zuten eredu; hain zuzen, Bergaran XVI. mendean Olaso familiaren adar batek eraikitakoa, zein José Rufinok Argentinan lortutako ondasuna nobletzeko erabili baitzuen.

Bergarako Olaso jauregia. Iturria: Diario Vasco

Seguruenik, eraikinaren diseinua Jose María de Basterra arkitektu ospetsuak egin zuen, garai hartan Olaso familiarentzat lan egiten zuenak Bilbon, baina ez daukagu hori frogatzen duen dokumenturik.

Fatxada harlanduzkoa da. Balkoiak burdina forjatuzko balaustradengatik nabarmentzen dira, zeinak barruko aldean landare-motiboez apaindurik baitaude. Goiko balkoian moldura zuzen-makotua dago ateen markoan, eta barruan Olasotarren ezkutua du, alboetan aingeru bana duena, aita santuaren tituluaren omenez ziur aski. Beste alde batetik, atea ere aipatzekoa da, fuste lisozko zutabe meheak banatutako bi bao zuzenez osatutakoa bera. Horien gainean bi arku konopial daude.

Trapagaraneko Olaso jauregia. Iturria: Wikipedia

Atzeko fatxadan, gorputz batek hausten du dorrearen lau angeluko planta eta zerbitzu-gunea da; izan ere, jauregia Erdi Aroko dorrea izatea ez zen egokia XX. mendeko beharrak kontuan harturik.

Barruko aldean egurrezko lan ugari dago eskaileretan, panelatuetan, tximinietan, ateetan eta abarretan, denak euskal estiloan egindakoak.

Chimenea del comedor.
Fuente de la il: “Encartaciones 1870-1975. El esplendor de la arquitectura contemporánea”

Eraikin garrantzitsua, Lareinetako funikularrera doan errepidean dagoena, askoz nabariagoa da langile-giroan dagoelako eta hurbildu ahala interes handiagoa izango duzue berarekin. Ziur arreta deituko dizuena.

1982an Udalak erosi zuen eta Kultura etxea jarri zuen.

XX. mendean eraikitako jauregiaren fatxada nagusiko balkoien xehetasunak.

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s