Serantes dorreari buruzko liburu bat argitaratu dute

Aranzadi Zientzia Elkarteak, Santurtziko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz,

Serantes. Dorrearen historia eta zaharberrikuntza, Historia y recuperación del torreón liburua argitaratu du.

Liburua Juantxo Agirre-Mauleonek, Alfredo Morazak, Manu Ocenek eta Anartz Ormazak idatzi dute, eta bere hirurogeita hiru orrialdeetan mendi enblematiko honen ingurugiroa ez ezik, dorrearen historia, hemen “gaztelua” deritzona, eta berreskuratzeko egitasmoa azaltzen zaizkigu.

Dorrearen planoa aurretik. 1878. Obraren ilustrazioetako bat.

Dibulgazioko liburua da, erraz irakurtzekoa eta gainera, ilustrazio ugari ditu. Besteak beste, Indalecio Ojanguren argazkilari gipuzkoarrak egindako zenbait argazki daude (estekan), duela urte batzuk argitaratu genituenak, edo 1934an dorreari egindako argazkia (estekan), J.J. Boulangerren bildumakoa, gure Newsletter buletin batean irudi gisa erabili genuena.

Liburua irakurleen esku dago Santurtziko liburutegi guztietan.

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s