CAMPSAren instalazioak portuan. 1958

Santurtziarrek urte luzeak daramatzate erregai eta energiaren sektoreko enpresa eta beren biltegien ondoan bizitzen. 1958an 

Juan Miguel Pablo Barrero (1915-1992) argazkilariak haietako baten instalazioetako argazki batzuk egin zituen, Compañía Arrendataria del Monopolio del Petróleo, S.A. (Campsa) enpresakoak hain zuzen, zein 1927an sortu eta hasieratik izan zen Bilboko portuan. Enpresa horrek, bai eta butanoak ere, atsekaberen bat edo beste eman die herritarrei.

Argazki batzuk aukeratu ditugu gure orrietan erakusteko.

Portuko instalazioak, hangarrak eta biltegiak. Biltegien gainean, aspaldiko gordetegi frankoa. Ezkerraldean, mendiaren magalean, udal hiltegia. Olatu-hormaren bukaeran itsasargi zaharra, gaur egun kultura-ondarearen elementua izango litzatekeena portuko Agintaritzak eraistea erabaki ez balu.

CAMPSAren tangak biltegien eta betetzeko erabiltzen ziren mahuken ondoan.

CAMPSAren tanga biltegien ondoan.

CAMPSAren tanga hangarren ondoan.

CAMPSAren erregai-biltegiak. Atzean portuko garabiak

CAMPSAren aldiriko trena erregaiz betetako tangak zeramatzala.

Liburutegi Nagusia (EBC)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s