Serafín Villarán santurtziarrak eraiki zuen gaztelua

Medina de Pomar eta Trespaderne herrien arteko Cebolleros herrian, Serafín Villaránek bakarrik Nela ibaiko errekarriz eraikitako gaztelu bitxia dago.

Serafín Burgosen jaio zen eta gaztetan erabaki zuen gure herrira bizitzera etortzea eta ezkerraldeko industrian lan egitea.

Serafín Villarán

Labe Garaietako behargina 1978an hasi zen gaztelua eraikitzen. Izan ere, aristokratek gaztelua izan ahal badute, zergatik ez langileek. Asteburuak eta oporrak eman zituen eraikitze-lanetan eta erretiratu ondoren lanaldi osoa. 1998an hil zenean, gaztelua bukatu gabe zegoen eta seme-alabek jarraitu zuten lana.

Cebolleroseko gaztelua
Errekarriz eraikitako gaztelua.

Saguzar iturria.
Cebollerosen dagoen Las Cuevas gaztelua.

Saguzar-lanpara.
Luis Fernández Buenoren lana.

Sarreran dagoen kartelaren arabera La cueva deitzen den gazteluak sotoa eta lau solairu ditu, eta Aste Santuan eta uztaila eta abuztuan bisita daiteke. Beheko solairuan taberna txikia du, udako sargoriari aurre egin ahal izateko.

Argazki-albuma flickr-en Txemi López

https://www.flickr.com/photos/basajauntxo/sets/72157600018326781/

Ordutegia honako hau da: 12:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 22:00etara. Bisita doakoa da, baina egoki iruditzen zaizun zenbatekoa utz dezakezu.

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s