2019an jabari publikora sartu diren liburuak non deskargatu

Egileek dozenaka eta dozenaka urtez izaten dituzte liburu, film, musika, pintura eta bestelakoen gaineko eskubidea. Legezko epe hori bukatuta, lanak jabari publikora pasatzen dira. 

Eta aurten oso bitxia izango da erabilera askera material ugari pasatuko delako. Jabari publikora 2019an pasatuko diren literatura, musika, zinema eta pintura munduetako lan onenei buruzko informazioa eman digute Xatakan eta literatura edukia doan eta legez non deskargatu ahal duzun kontatuko dizugu.

Irudia: jabari publikoko zenbait lan

Egile-eskubideak ez dira berberak mundu osoan, baina, errazte aldera, Espainian 1938an hildako egileen lanak sartzen dira jabari publikora eta zerrenda Espainiako Liburutegi Nazionalean ikus dezakezu. Estatu Batuetan, berriz, 1923an argitaratutako lan guztiak pasatuko dira jabari publikora.

Aukera ugari dago, baina onenak honako hauek dira:

Internet Archive: 1923an argitaratutako 21.099 testu ditu eta orain jabari publikoan daude.

Hathi Trust: liburuak linean ikusteko toki paregabea. 1923an argitaratutako 50.000 testu baino gehiago daude zerrendan eta orain jabari publikoan daude Estatu Batuetan.

Proyecto Gutembergen katalogoa.

LibriVox: hemen jabari publikoko liburuez gain, audioliburuak ere lor ditzakezu.

Umeentzako nazioarteko liburutegi digitala: umeentzako literatura-bilduma zabala dago. Webgunea ingelesez, espainolez, frantzesez, errusieraz eta mongolieraz dago.

Jabari publikoa: jabari publikoko liburuak formato desberdinetan aspaldi argitaratzen dituen egitasmoa.

Liburutegi Nagusia

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s