Ondarroa. “Itsasoko emakumeak”

Ondarroako Udalak 2011n Egidazu portuko biribilgunean eskultura-multzoa jarri zuen

itsasoko emakumeen lanbideen omenez; izan ere, industria mota horretan emakumeek egin duten lana nabarmena izan da, ahaztuta egon den arren.

Castro Solano artista nafarrak egin zuen eskultura. 2007ko abenduan Euskadi, Galizia, Asturias eta Kantabriako saregin eta neskatilen elkarteek topaketa egin zuten portuan bertan, eta han eskultura-lehiaketarako deialdia egiteko ideia sortu zen. Lehiaketaren irabazlea Castro Solano artista nafarra izan zen.

Eskultura kokatu eta urte betera, neskatilla eskulturaren kontrako erasoa izan zen eta egileak berak konpondu zuen. Eskultura-multzoa inauguratu zenetik, bisitari ugari joan da ikusten, batez ere Frantziatik etorritakoak, egileak ospe handia baitu lurralde hartan.

Eskultura-multzoa brontzezko hiru figurak osatzen dute; figura horiek itsasoari begira daude eta haien atzean altzairuzko zenbait gisa irudi erraldoi dago. Errealismo handiagoa emate aldera, figurak biluzik zizelkatu zituen eta gero jantziak gehitu zizkien. Brontzea kolorezkoa da, eta horretarako, patinak eman zizkion pinturak eta tintagaiak erabili gabe.

Egileak berak egin du lanaren gaineko iruzkina “Escultura” webgunean, argazki eta testu batzuen bidez. Webgunean egilearen lan osoa ikusi ahal da.

Amama. Bidea argitzen duen esperientzia eta elkartu gabe daudenak soka zurrun, sendo eta sareen listaria bezain gogorrean egindako korapiloen bidez biltzen dituena.

Ama. Indarra eta eskuzabaltasuna. Maitasuna eta ardura. Lana eta sabel emankorra. Bizitza berriaren promesa. Lau zutabe. Eta bosgarrena… Amaren izpiritua… urdin eta berde urrean. Alaba baten ama. Zuloen bila sareari begira dagoena. Josi eta konpontzen duena. Osatu eta sendatzen duena. Zorrotza, ziur dagoen ama. Ziurra eta boteretsua. Jainkosa baten profila. Babestu eta zigortzen duena. Hitz eman eta esperantza sortzen duena. Baretzen ez den itsasoa. Gelditzen ez den bizitza.

Gazteak, etorkizuna. Aire eta uraren mundua, Ondarroakoa. Eta hondarra, eta bertan… sua diren emakumeak. Su goria uraren goxotasunaren azpian, edertasuna gatzunetan. Emakumezko biologia kostaldean. Ziurtasuna eta neurritasuna. Edertasuna, ikerketa, jostaketa. Azkartasuna, sendotasuna… zoriontasuna. Onena alabentzat. Horixe nahi dute amek. Aniztasunean, ametsetan. Itsasoaren biologia belaunaldi berrian.

Zalantzarik gabe, Frantziako turisten modura egin dezakegu eta monumentua ikustera joan gaitezke. Ondarroa, gainera, xarma handiko hiribildua da.

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s