María Soledad Moral, “La Navarrilla”

1934an Foru Aldundiak Lo admirable de Bizkaia lana argitaratu zuen, non historia-dibulgazioko zenbait artikuluren ostean, Bizkaiko hainbat

monumentu, toki eta pertsonaia azaltzen diren Casa Luxen artxibategiko argazkietan.

Argazkietako batean sardinera bat ikus daiteke Portugaleteko enparantzaren arkuaren azpian. Emakumea, behar bezala apainduta: oinutsik, gona jasota eta saskia buruan, Soledad Moral santurtziarra da, “La Navarrilla” ezizenez ezagunagoa, 1882ko abenduaren 31n jaiotako mamarigar kartsu eta adoretsua. Argazkia 1910 aldera atera zuten eta pertsonaia Aurelio Gutierrezek, “La Navarrillaren” ilobak berak identifikatu zuen. Familiari ezizena Mª Soledaden gurasoak Santurtzira Nafarroatik etorri zirelako jarri zioten, jatorria bertan ez zuten arren. Soledad santurtziar batekin ezkondu zen, tretzarekiko arrantzale eta arraunlari bikaina bera, eta etxeko ekonomian lagundu egiten zuen senarrak harrapatutako arraina salduz. 1905erako bikotea Portugaleten bizi zen, bertan hazi zituzten sei seme-alaba eta ez zuten handik inoiz alde egin.

“La Navarrilla” Vallecilla arkuaren azpian, “Lo admirable de Vizcaya” liburuan agertu bezala. Argazkiaren oinean “Sardinera de Santurce / Santurtze’ko sardin saltzalia” irakur daiteke.

Familia errepublikazalea goitik behera, errepublika sutsuki defendatu zuten.  Seme-alabetakoren bat PCEko militantea izan zen eta 1934ko Urriko Iraultzaren matxinadetan parte hartu zuen. Horren ondorioz, alokairuan zuten etxebizitza galdu eta San Roque gotorleku zaharrean bizitoki gisa prestatutako gela zikin eta hezeetan jarri behar izan zuten bizitzen.

Gerra zibilean errepublikazaleen alde borrokatu ziren. Horrela, “La Navarrilaren” bi seme harrapatu eta Valladolid eta Santiagoko espetxe frankistetan sartu zituzten preso, eta “La Navarrilla” bera Saturraraneko kartzelan 1938an sei urteko zigorraz.

Familia berriro elkartuta, Maria Soledadek etxekoen txalupan lortutako arraina saltzen jarraitu zuen 1944ra arte, urte horretan zendu zen eta.

Liburuaren aurkibideak argazkia Portugaleten barik, Zamudion kokatu du!!!

“La Navarrillak” bere tokitxoa du Emakumeen Oroimenean atarian. Mujeres Vascas Víctimas de la Guerra Civil y la Dictadura. Portugaleteri buruzko “El Mareométro” blogak bere ilobetako baten familia-oroitzapenen liburua argitaratu du eta horrez gain, Aurelio Gutierrezek bere blogean sardinera horren biografia idatzi du.

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s