Elgeta eta Intxortako bataila

Elgetaren inguruan Intxorta izenaz ezagutzen diren hiru mendixka daude, baina batez ere ezagun egin dira 

1936ko urriaren 4an Espainiako Errepublikaren aldeko ejerzitoak mendi horiexetan lortu zuelako Mola jeneralaren tropa frankisten erasoa geldiaraztea, matxinatuek ia Gipuzkoa osoa menderatuta zutenean. Horrela bada, errepublikaren aldeko frontea hortxe egonkortu zen 1937ko apirilean apurtu egin zen arte. Erresistentzia horri esker, lehenengo Autonomia Estatutua onartu eta Eusko Jaurlaritza sortu zen.

Azken urteotan eta memoria historikoa berreskuratzeko ekimenarekin lotuta zenbait ekintza egin dira bataila garrantzitsu hori gogora ekartzeko.

1.- Elgetako batailari buruzko museo bat egokitu da Espaloia antzoki-kafean, bertan erakusketa iraunkorra dago doan, non garai hartako armak, tresnak, egunkariak eta abar dauden erakusgai, eta horiek azaltzeko zenbait maketa eta azalpen grafiko zein ikus-entzunezkoak.

Instalazioa museoaren barruan

2.- Lubaki, aterpe eta Euskadiko tropen posizioak sendotu zituzten bestelako eraikuntza batzuk ere berreskuratu dira. Horiek azaltzeko zenbait panel daude, norberak gidatutako bisita egiteko lagungarri. Horietako batean Lezo Urreiztieta santurtziarrak eta Telesforo Monzonek egindako lan eskerga azpimarratzen da, eurek lortu baitzituzten milizianoek erasoari aurre egiteko erabili zituzten armak ekartzea (Santanderren fusil txekiar zahar batzuk lehorreratu zituzten).

Aterpe bat eraikitzen lubaki-lerroaren ondoan

3.- Lubakien ondoan monumentu bat altxatu dute:  “Elgetako atea”, eta ondoan aparkaleku bat ezarri dute bisita errazago egiteko.

Monumentua laino artean, sarri ikus daitekeen moduan

4.- Sakelako telefonoetarako App bat sortu da “Elgeta memoria”, Google play zein App store aplikazio-dendetan doan lor daitekeena. Aplikazioak gida bat eskaintzen du euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez Intxortako Bataila gertatu zen gune nagusienetatik ibilbidea egiteko, azalpen eta guzti.

5.- Elgetako udalak bertako frontea ezagutzeko bisita gidatuak eskaintzen ditu. Udalaren webgune honetan duzue kontsultatzeko aukera.

6.- Urtero bataila haren antzezpena egiten dute edo behintzat, han gertatutako parte batzuena, hala nola, 2018an herria hartu eta herritarrenganako errepresioa antzeztuz egin zutena.

Batailaren antzezpena

Monumentuaren ondoan San Asensio atsedenlekua dago, indarrak diru gutxi gastatuta berreskuratzeko. Eguna osatzeko Aixola urtegian osteratxoa eman edo Elorrio edo Bergara bisitatu daitezke, biek ala biek ondare arkitektoniko aberatsa dute eta.

Santurtziarrak Elgetako frontean. Irudiaren iturria: Santurtzi en la memoria. Dionisio Larenaren argazki-bilduma

(Por E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s