ipuin kontalaria + sormen tailerrak santurtziko udal liburutegien sarea

Santurtziko Udal Liburutegien Sareak IPUIN KONTALARIA eta SORMEN TAILERRAK aurkezten ditu APIKA taldearen eskutik. 

Saio hauetan umeek bi modutan parte hartzea nahi dugu:

  • Lehenengoak komunikazioan izango du ardatz, ipuinen ahozko narrazioaren bidez

  • Bigarrenean lan zuzena egingo da sormen tailerraren bidez.

Saioetan benetako harreman zuzena egongo da ume eta ipuin-kontalariaren artean, umeak sormen tailerrean parte hartzera gonbidatuko ditu eta. Ohiz kanpoko ezaugarriak direla-eta, jardueran 25 umek baino ezin izango dute parte hartu.

EGUTEGIA ETA PROGRAMAZIOA

Donibaneko Liburutegia:

  • “De colores”, berdintasuna gure arteko desberdintasunean lantzen. 4 urtetik gorakoentzat. Azaroaren 7an, 18:00etan. Gaztelaniaz.

Kabiezeseko Haur Liburutegia:

  • “Kexkak uxatzen”, belaunaldien arteko harremanak. 6 urtetik gorakoentzat. Azaroaren 14an, 17:30ean. Euskaraz.

Mahastietako Liburutegia:

  • “Nire zirkua”, autobalorazioa lantzen. 6 urtetik gorakoentzat. Azaroaren 28an, 17:30ean. Euskaraz.

Liburutegi Nagusia:

  • “Pujuy txoria”, errespetua eta justizia. 5 urtetik gorakoentzat. Abenduaren 26an, 12:00etan. Euskaraz.
  • “Imaginando”, irudimena nagusi. 6 urtetik gorakoentzat. Abenduaren 27an, 12:00etan.
  • “Nire liburua”, protagonista liburua. 5 urtetik gorakoentzat. Abenduaren 28an, 12:00etan. Euskaraz.

Eta horiez gain, gogoan izan…

… Mamarigako Kulturguneko ipuin-kontalarien saioak ere badirela 5 urtetik gorako umeentzat, 17:30etik 18:30era hurrengo egun hauetan:

  • Azaroaren 21ean
  • Abenduaren 12an

Liburutegi Nagusia

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s