Burdinazko zubia Kadagoa ibaiaren gainean

Gure inguruko ondare-elementuetan nabarmentzekoa da Kadagoa ibaiaren gaineko 

trenbide-zubia, Pablo Alzolaren diseinuari jarraituz eraikia bera. Zubia Bilbo (Zorrotza) eta Barakaldo (Burtzeña) udalerrien arteko mugan dago, ibaiaren bi aldeak lotzen ditu, eta Bilbo-Portugalete trenbidearen linea elektrikorako eraiki zen. 1888an inauguratu zuten zubia, eta gero Santurtzirainoko luzapena egin zen.

Obra hain zen berezia, non inauguratu zen urtean bertan La ilustración española y americana aldizkariak instalatutako lehenengo kaxaren grabatu bat argitaratu zuen.

Zubia oraindik kaxa bakarra duela. “La ilustración española y americanak” argitaratutako grabatua

Zubiak hasieran bi kaxa zituen, trenbide bikoitza zegoen-eta aurreikusita. Bi horietatik gaur egun bakarra geratzen da, nahiz eta 1970etik zerbitzutik kanpo dagoen bere ondoan hormigoizko beste bat egin zelako aldiriko trenetarako. Hortik Altzolarena ikusteko aukera dugu trenez goazenean.

Zubia bi kaxa eta guzti
Irudiaren iturria: Wikimedia

Egiturak ibaiaren bi aldeak batzen ditu 65 metroko garaieran. Erdian ez du zutaberik, ibaiak urez hustutzeko oztoporik izan ez dezan.

Burdinaz eraikia, iraultza industrialarekin batera garatutako metaldun egiturazko eraikuntzaren eredu aparta da. Ezarri zen lehenengo kaxa Alemaniatik ekarri zuten; bigarrena egiteko, berriz, bertoko industria erabili zen, lehenengo kaxan oinarrituz, hemen bizkor ikasten da eta.

Zubia gaur egun
Irudiaren iturria: Villar Ibáñez, José Eugenio – Barakaldoko trenbide-ondarea

Zubia gerra zibilean eraitsi zen eta berriro eraiki handik gutxira.

1994an RENFEk kaxa desmuntatu eta txatarrarako salgai jarri zuen, Galindo ibaiaren gainean Alzolak berak egin zuen burdinazko zubiarekin egin zuten bezala. Gaur egunekoa ez zuten eraitsi Ondare Industrial eta Herri Lanerako Euskal Elkarteari (OIHLEE) esker, bere bidez Eusko Jaurlaritzak esku hartu baitzuen zubia suntsitzea saihestuz. Baina behin betiko babesa 2005ean heldu zen, interes kulturalerako ondasun gisa aitortu zutenean.

Trenbide-zubiak gaur egun Google Maps-en kaptura batean; bata hormigoizkoa, zeinetatik trenak joan eta etorrian dabiltzan; bestea, berriz, Alzolarena, zerbitzutik kanpo.

Pablo Alzola Minondo 1841-1912

Ingeniari gipuzkoar honek hainbat arlotan jardun zuen: politikoa, poligrafoa, matematikaria eta kalkulugilea, soziologoa, ekonomialaria eta finantzarioa, historialaria, arkeologoa, epigrafista eta numismatikoa izan zen.

Bilbon jarri zen bizitzen, izan ere, bertako alkate izan zen, eta gero Bizkaiko Foru aldundiko presidentea eta Bizkaiko senataria ere bai.

Azpimarratzekoa da ingeniari eta enpresari gisa egin zuen lana: 1876an Bilboko Zabalgunearen Plana egin zuen beste batzuekin batera, zeinen ondorioz, Abando auzoa gaur egun ezagutzen dugun moduan antolatu zen. San Anton zubia eta zenbait trenbide-linea garrantzitsu ere berak eginak dira, hala nola, Orconera meatzaritza-konpainia, Bilbo-Donostia eta Bilbo-Santander.

Pablo Alzolaz gehiago jakiteko, Auñamendi Euskal Entziklopedian dagoen artikulura jo dezakezue, luze eta zabal aritzen baita hartaz.

Pablo Alzolaren erretratua
Irudiaren iturria: Bilbaopedia

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s