Aspaldiko Dolomitas Ambasaguasen. Museo bilakatutako lantegia.

Lantegiaren hasiera

1945ean, “Dolomitas del Norte” izeneko enpresa sortu zuten hiru enpresaburuk dolomía izeneko minerala eraldatuz lortzen zen 

“dolomita fritada” sortzeko asmoz. Minerala ondoko mendietan hartzen zen.

Dolomita erabilera asko zituen eta ditu, nagusiena lauza erregogorrak egitea zelarik, ezinbestekoak zirenak siderurgian. Hortaz, bezero nagusienak Bizkaiko Labe Garaiak, Basconia eta Echevarría ziren.

Urte bi geroago Ambasaguasen eraiki zuten lantegia; izan ere, oso kokapen bikaina zen Carranza eta Callejo ibaiak eta Bilbo-Santander errepidea eta trenbidea zeudelako eta horrek oso errazten zuelako produktua ekoiztu eta merkaturatzea.

Ambasaguasen zegoen aspaldiko lantegiaren gaur eguneko museoa
Iturriaren irudia: museoaren Facebooka.

Ustiapena

Minerala, hasieran, Gibajako (Cantabria) harrobietan ateratzen zen eta beranduago, 1955ean, Raneroko harrobia hasi zen ustiatzen. Lanean bi urte eman ondoren, Pozalaguako kobazuloa aurkitu zuten barrena-zulo bati esker, eta, ondo dakigunez, ezaguna da munduan dagoen estalaktita eszentrikoen multzorik handiena duelako.

Lantegiaren jardunagatik arazoak sortzen hasi ziren ingurugiroan, batez ere hautsa eta kearengatik. Kalteak leuntzeko gaur egun ikusgai dagoen tximinia berria jarri zuten eta birrintzeko langunea harrobiaren ingurura eraman zuten.

Lantegia ondo zihoanez, bigarren labe birakaria jarri behar izan zuten ekoizpena handitzeko.

Lantegiko beharginak 1958an aireko tranbiaren kableak jartzen Pozalaguako zamaketa langunean.
Irudiaren iturria: Musearen Facebooka.

Bukaera

Pozalaguako kobazuloak lantegiaren etorkizuna erabaki zuen. Harrobiak kobazuloarentzat suposatzen zuen arriskua jakinda, Karrantzako Udalak  1976an harrobia ustiatzeko baimenari uko egin zion. Oso erabaki kontzerbazionista izan zen eta hareago garaia zein zen jakinda.

Minerala Kantabriako harrobietatik ekartzen hasi zen eta 1985ean lantegiaren produkzioa gelditu egin zen. Enpresa Santanderko lantegietara eraman zuten.

Aireko tranbia

Minerala harrobitik lantegira eramateko, eta errepide bidezko garraioak zailak zirenez, harrobitik lantegira zeuden hiru kilometroak egiteko garraiobiderik egokiena aireko tranbia izango zela erabaki zuten. Trapagarango Mame harrobian 1929an erabiltzen zuten tranbia eraman zuten eta egokitzapenak egin zituzten Ambasaguasen jartzeko. Oraindik ere Bizkaiko azken tranbia horren alde handia mantentzen da.

Museoan tranbiaren karga eta deskarga guneak daude, bai eta makineriaren parte bat: txirrikak, bolanteak, engranajeak eta abar. Oraindik ere ikus daiteke inguruan kablea gidatzen zuen astoren bat. Beste 13 asto Gallartako Meatzaritzaren Museoak erosi zituen.

Tranbia horri buruzko informazio gehiago Garbiñe Aja Santistebanek “Kobie” aldizkarian sinatutako artikuluan aurki dezakezue.

Museoa

Eusko Jaurlaritzak 2002an Ondare Kulturala deklaratu zuen eta Monumento kategoria eman zion multzo osoari: karga gunea, Pozalagua ondoko birrintzeko langunea, deskarga langunearen ondoko bost silo eta Amabasaguaseko tximinia.

Berritze lanak egin ondoren, museoa ireki zuten Dolomitas enpresan ingururako hain garrantzitsua izan zen lantegia gogoratzeko eta Pozalaguaren inguruko erakargarri turistikoa osatzeko.

Ambasaguasen zegoen aspaldiko lantegiaren gaur eguneko museoa
Irudiaren iturria: museoaren Facebooka.

Instalazioak 2002an, berritu aurretik.
Irudiaren iturria: Eusko Jaurlaritza.

Prezioak eta ordutegiak Karrantzako Udalean hartu ditugu eta honako hauek dira:


Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s