Apirilaren 23a. Santurtziko Udal Liburutegien oparia. Postal albuma: “Santurtzi 1900: 8 irudi / vistas”

XIX. mendearen amaieratik eta ia XX.a amaitu arte postalak senide eta lagunei gogoan genituela jakinarazteko bidea

zen, batez ere bidaian edo oporretan geundenean. 1.900 urte aldera puri-purian egon zen postalak bidaltzeko ohitura. Gainera, gutun baten prezioaren erdian bidal zitezkeen postaz, eta argazkien eta berorien inpresioaren kalitatea ere bikaina zen. Tira, garai arteko whatsappa, facebooka edo instagrama zela esan daiteke.

1.900 urteko Santurtzi makina bat postaletan azaldu zen, berton horretarako ezin egokiago egiten zuten zenbait alderdi biltzen ziren eta. Batetik, herrixka txiki eta xarmagarria zen eta gainera, itsasoaren ondoan zegoen; hortaz, haitzak, traineruak, arrantzaleak, sardinerak eta horrelakoak ere agertzen ziren irudietan. Santurtzi herri fotogenikoa goitik behera. Bestetik, udan lagunei Santurtzin zeudela jakinarazi nahi zieten bisitari ugari gerturatzen ziren gurera. Beraz, “merkatua” ere bazegoen.

San Jorge eta Liburuaren Nazioarteko Eguna
Album tolestuaren azala, Santurtziko Udal Liburutegien oparia.

Gaur egun irudi horiek oso datu bitxiak eskaintzen dizkigute herriko historia eta gure herri eta hirietako garapen urbanistikoa ezagutzeko, eta gainera, beroriek zabaltzeko bitarteko paregabeak dira, azken batean, “irudi batek hamaika hitzek baino gehiago adierazten dute”. Horrela bada, zortzi postal aukeratu ditugu gure irakurleei oparitzeko, aipatutako balio testimoniala izateaz gain, eder-ederrak direlako, gure arbasoek eta gurera etorritako udatiar eta bisitariek ezagutu eta goraipatu zuten herrixka bezain ederrak.

Hona hemen zuentzat ditugun postalak:

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s