Topaketa literarioa Toti Martínez de Lezearekin

Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira Santurtziko Liburutegien Sareak topaketa literario bat antolatu du 

Toti Martínez de Lezea idazle gasteiztarrarekin.

Idazle ezagun hau, liburu ugariren egile (euretako batzuk euskeraz: Antsoren dorreak, Judu kaleak, Abadesa Maria galanta, Ogaiztarrak, Hautsi da katea, Enda Lur…) Mamarigako Kulturgunean  izango dugu apirilaren 23an, astelehena, 18:00etatik 19:30era honetaz eta hartaz aritzeko.

Martínez de Lezea Mamariga Kulturgunean liburuak sinatzen. 2013
Irudiaren iturria: Udal Liburutegia

Ezagutzen ez duzuenontzat:

Izena Esperanza Martínez de Lezea duen arren, Toti Martínez de Lezea izenaz sinatu du bere lan gehienak.

Liburu ugari idatzi ez ezik (euretako asko dibulgatiboak), kultura sustatzeko hainbat jardueraren diseinuan ere ibili da, bai irakasleen prestakuntzarako lanak, eta bai ikasleen inplikazioa bilatzen zuten antzerki-lanak eginez. 1985etik aurrera telebistarako egin du lan, besteak beste, Euskal Telebistan aritu da dokumentalen errealizazio lanetan edo gazteentzako saioetako gidoiak idazten, betiere kultura sustatzeko bere ohiko lana alde batera utzi gabe.

Literatura munduan idatzi duen eleberri historiko sorta luzeak egin du ezagun,   batez ere Euskal Herrian eta Espainiako Estatuaren ipar-aldean gertatutako istorioei erreparatuz, Baina horiez gain, haur eta gazteentzako literatura ere idatzi du eta liburu asko argitaratu.

Mamariga Kulturgunea

Topaketa Toti Martínez de Lezearekin

Apirilaren 23an, astelehena

18:00etatik 19:30era

Jakizue Santurtziko Udal Liburutegietan Toti Martinez de Lezearen obra osoa dugula zuen esku, irakur dezazuen.

Kontsultatu gure KATALOGOA.

Liburutegi Nagusia

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s