Antzinako esne-saltzaileak. Bi eskultura publiko

Herrian asko dira oraindik Kabiezes edo Mamarigatik astoz edo oinez erdialdera jaisten ziren esne-saltzaileak

gogoan dituztenak. Herrian baserrietako behi-esnea saltzen zuten, zeinen osagai eta kalitateari buruz betidanik eta nonahi entzun diren esamesa eta pasadizo ugari.

Beste lanbide asko bezala, esne-saltzaileena emakumeek azken mendeotan egindako aitorpen eskaseko lana izan da. Baina kontuan hartu behar da esne-saltzaileak izan zirela urketari, bendejera, sardinera eta legatz-saltzaileekin batera, Bizkaiko elizate eta hiribilduetan hedatu zen merkataritza garatu zutenak. Horrela, garai hartan emakumeek familiaren mantenu-gastuei aurre egiteko ekarpen ikaragarria egiten zuten.

Bermeok 2010ean egin zion omenaldia emakume hauen lanbideari frantziskotarren parrokiaren horman eskultura bat ezarriz, garai batean pilotarako erabiltzen zen horma berean.

Enrique Zubia artista bermeotarrak obra horretan esne-saltzaile bat irudikatu zuen, ondoan kantina bizkarrean duen astoa duela. Esne-saltzaileek Eskinarruaga kalean ibiltzen ziren, “Katukale” izenaz ezagunagoa bera, eskulturatik hurbil.

Bermeo. Esnedune –La lechera

Azken urtekotan zenbait udalek lanbide hauei aitortza egin diete euren omenezko eskultura publikoak ezarriz. Esate baterako Bermeok eta Galdakaok horrela egin dute, Santurtzik sardinerekin aspaldi egin bezala.

Hiribilduetan bezala, elizateetan ere ibiltzen ziren esne-saltzaileak. Galdakaon herria edertzeko programa bati jarraituz, eskultura publikoak ezarri dituzte herriko toki jakin batzuetan. Horrela bada, duela urte batzuk “Esnezalea” eskultura ezarri zuten, baserri giroko langile hauei omenaldia eginez. Eskultura toki nabarmenean dago ezarrita, Lehendakari Agirre enparantzaren ondoan.

 

Esnezalea
Fuente de la il.: Ayuntamiento de Galdakao

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s