Emiliano Pagazaurtundua, udaletxe bat baino bi egin zituena

Arkitektoa bizi zela udaletxe bat eraiki zuelako kontzientzia zuen, Santurtziko erdigune historikoa 

apaintzen zuen eraikina, zati batean aldatuta bera. Hala ere, gaur egun bi udaletxe eraiki zituen ama santurtziarraren seme bilbotar honek.

Leandro Urrutia, Mexikon aberastutako galdamestarrak, beste indiano askoren modura bueltatu zen eta Gueñesen bi hektareako lursaila erosi zuen. Lursaila zuela, etxea behar zuen,eta ez edonolakoa, argi eta garbi utzi behar zuen zein ondo joan zitzaion Ameriketako abenturan.

Urrutia txaleteko fatxada nagusia
Irudiaren iturria: Enkarterri Film Komision

Eta hara, Leandrok Santurtziko parkean zuen etxea (lekua ez zen inola ere txarra) eta ziur aski hortik datorkio Pagazaurtunduarekiko harremana.

Leandro Emilianok familiarentzat “Urrutia txaleta” eraiki zuen 1910ean. Eraikina Bigarren Inperio estilokoa zen eta elementu modernista batzuk zituen, Santurtziko udaletxearekin hain emaitza onak jaso zituen estilo bera. Art nouveau elementuak ate eta leihoetako moldadura kurboetan, landare-apaingarriak eta burdineria.

Sarrera nagusia
Irudiaren iturria: verpueblos

Azken emaitza etxandia izan zen, erdisotoa, hiru solairu eta teilatu altua zituena. Teilatuak gailurreria zeukan, baina indianoak ezin izan zuen ikusi 1908an hil zelako eta Josefa Galdames Llano alargunak etxandiaren kargu hartu zuen. Sarean dagoen Gorka Pérez de la Peñaren artikulu bati esker, gai honi buruzko ezagutza handituko duzue interesa duzuenok.

Eta udaletxearena? Bada, 1974an eta behar zituen aldaketak egin ostean, udaletxea izan zen eta horrelaxe segitzen du, osoko bilkura egiteko aretoa aspaldi logela zen lekuan. Hortaz, barrutik egin dezakegu bisita, baina bulego orduetan.


Teilatua eta gailurreria. Basurtuko ospitalea bezala apaindu omen zen, bonbardaketak saihesteko.
Irudiaren iturria: casonasdeindianos

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s