Zankoeta. Desinfekzio zentroa izatetik Udaltegia izatera

1918an Bilboko Desinfekzio Zentroa inauguratu zen, gaur egun arkitektura modernistaren alerik bakarrenetako bat hirian. 

Eraikuntza Zibilen Arkitekto Nagusia zen Ricardo Bastidak eraiki zuen Desinfekzio Zentroa, zeinek aurrerago Abandoko geltokian eta gerora Zabalbiden egon zirenak ordeztuko zituen. Eraikinaren helburua epidemiei aurre egitea zen; izan ere, XIX. mendearen bigarren erdialdean Bilbo lau kolera epidemiak suntsitu zuten.

Arkitekturari dagokionez, Bastidaren eraikinak modernismoaren korronte katalanaren eragina islatzen du eta hiru gorputz ditu, eraikuntza soila eta dotorea da eta adreilu eta zeramika nabarmentzen dira fatxadan.

 

Basurtuko Zankoeta kaleko Udaltegiaren fatxada
Irudiaren iturria: Geocaching

Fatxada, leihoen xehetasuna eta zeramikazko apaingarriak.
Irudiaren iturria: Openhouse Bilbao

Eraikinak bi solairuko gorputza du erdian eta alboetan solairu bakarreko bi eraikin ditu. Fatxadan lotuta daudela ematen badu ere, barneko kale bik banatzen dute multzoa hiru gorputzetan. Erdiko eraikinaren lehen solairuan desinfekzio-aretoak zeuden eta goikoan administrazio-zerbitzuak eta zaintzailearen etxea. Alboetako eraikinetan, berriz, tratatu beharreko materialak sartu eta ateratzeko ziren: kale “zikinetik” sartu, erdiko eraikinean tratatu eta kale “garbitik” ateratzen zituzten.

1918ko urrian inauguratu zuten Basurtun, erdigunetik eta jendea bizi zen nukleoetatik urrun. Garaiko bitarteko aurreratuenak izan zituen eta haietako batzuk eta desinfektatzeko erabiltzen zituzten prozeduren azalpenak dituzten panel batzuk Udaltegi berrian daude ikusgai.

Desinfekzio zentroa inauguratu zen sasoian, erdigunetik urrun.
Irudiaren iturria: gurea

Tratamendua egiteko garbigailuak, formol- eta lurrun sufretsu-gelak, lurrunezko estufak eta lixibatzaileak zeuden pertsonak, altzariak eta tamaina handiko tresnak, ehunak, ohe-jantziak eta azpiko arropak tratatzeko. Behar izanez gero, kutsatutako materialak errausketa labean erretzen ziren.

Desinfekzio aretoetako aspaldiko elementuak dituen gune didaktikoa
Irudiaren iturria: gurea

Udaltegi eta haurreskola izateko berritze lanak José María Menchaca arkitektoaren esku izan ziren. Eraikinak kontserbazio C mailako oinarrizko babesa zuenez, fatxada modernista, alboetako gorputzak, errausketa labearen tximinia eta beste zenbait elementu zaharberritu ziren eta ez ziren eraitsi.

Lehen solairua handitu zen eta zegoen eraikinetik banatu zen fisiko eta formalki. Hortaz, erraz hautematen da zein den alde bat eta bestea. Handitutako eraikina, kanpotik ikusten ez dena, Tente jolas-piezaren itxura du eta berde bizia da.

Eraberritze lanaren ondoren 550 metro koadro gehiago zeukan erdiko eraikinak eta urbanizazioak eta barruko kaleak estaltzeak 690. Guztira 2.320 metro. Udaltegiak 2011n zabaldu zituen ateak.

Eraikin berria goitik ikusita

Alboko altxaera. Adreilu kolore eta zuriz Bastidaren eraikina. “Tente pieza” berdea alboko gorputzaren handitzea da. Mantendu den aspaldiko tximinia argi ikusten da
Irudiaren iturria: bilbaopedia

Nola heldu

Zankoeta izen bereko kaleko 1 zenbakian dago, Termibusetik oso hurbil eta garraio publikoa erabiliz gero, Metroko San Mames edo tranbia geltokitik atera behar da. Ordutegi zabala du dituen funtzio eta jarduerak burutu ahal izateko eta bisita merezi du.

Ricardo Bastida arkitektoa
Irudiaren iturria: bilbaopedia

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s