Ikasleen XV. Olinpiada Solidarioa (2017) . 2017ko emaitzak

Ikasleen Olinpiada Solidarioa bukatu egin da.

Abian izan den bitartean, azaroaren 5etik abenduaren 5era, gazte asko izan dira Santurtziko Liburutegi Nagusiko Helduen aretora ikastera joan direnak 

orduak ematera. Ikasketa-ordu horiek diru bihurtzen dira (ordu bakoitzeko euro 1) eta diru hori heziketa arloko proiektuentzat izango da.

2017an, Ikasleen 15. Olinpiada Solidarioa izan da eta leloa “Lagundu ahal dudan lekuan nago” izan da. Olinpiadaren bidez lortu diren ordu/euroak “Watoto eskolara itzuliko da” proiektua laguntzeko izango dira. Proiektua ONGD Coopera-ren proiektua gerrako biktima adingabeak heziketan sartzeko da, RD Kongon.

Olinpiadaren helburua honako hau da: pertsonen bizitza baldintzak hobetzeko heziketa falta nolako oztopoa den kontzientziatzea eta Milurteko Garapen-helburuetako bat lortzeko, lehen hezkuntza unibertsala izatea lortzeko, jarrera arduratsu eta konprometituak sustatzea.

Aurtengo emaitzak guztira, honako hauek izan dira:

– Orduak guztira: 385.506
– Parte hartzaileak: 37.063
– Aretoak: 370

Santurtziko emaitzak:

Iaz baino 1.636 ordu gehiago.

AURTEN, BERRIZ ERE, 1000 ORDUKO LANGA GAINDITU DUGU!!!!
Parte hartu duten ikasleei eskerrak eman nahi dizkiegu eta hurrengo edizioetan ere parte hartzera gonbidatu nahi ditugu.

Liburutegi Nagusia

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s