“Outlet” liburu-dendak (eta azokak) eta bigarren eskukoak Bilbon. Altxor literarioak euro bakar batetik gora

Liburuak erostea dagoeneko ez da kapritxo garestia. Izan ere, gaur egun doan irakur daiteke liburutegi publiko bikainei esker. Gainera, liburu-dendetan sakela-liburuak ere egoten dira salgai, ohiko edizioak baino askoz ere merkeagoak. Hala ere, beste

hirugarren aukera bat ere badago, bigarren eskuko liburuak saltzen dituzten liburu-dendak (eta azokak) hain zuzen, “liburu zaharren liburu-dendak” izenaz ere ezagunak eurak, non altxor preziatuak aurki daitezkeen euro bakar batetik gora. Pio Barojak eta beste horrenbestek oso gogoko zituzten. Bilbon badira bisitatu beharreko pare bat.

Hona hemen ibilbidea:

Re-Read

Urkixo zumarkaleko 79an “Re-read: Libreria lowcost” dago. Kultura topaketetarako gune aproposa bihurtutako liburu-denda. Ezin egokiagoa da merke saltzen dituen liburuengatik (biografia, olerkia… eta nobela historikoa, beltza…) zein bertan antolatzen diren tailer eta solasaldiengatik.

Re-Read liburu-denda
Urkixo zumarkalea 79
94 442 16 72
Astelehenetik larunbatera,10.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 20.00etara
http://www.re-read.com/libreria/re-read-alameda-urquijo-san-mames-bilbao

Boulandier liburu-denda

Bilboko Guggenheim eta Arte Ederretako museoen artean dago. Denetiko liburuak dituen arren, bereziki Euskal Herria, bidaiak, zientziak, artea, zuzenbidea, medikuntza… eta horrelakoak jorratzen dituen liburuak ditu salgai. Baina horiek ez ezik, grabatu, liburu zaharrak eta bigarren eskukoak ere aurki daitezke.

Liburu-denda honetan liburu zaharren, tasazioen eta peritazioen salmentan ere aritzen dira.

Boulandier liburu-denda
Juan Ajuriagerra 52
(Guggenheim eta Arte Ederretako museoen artean, Euskadi plazaren ondoan, Iberdrola dorretik gertu)
94 424 10 72
Astelehenetik ostiralera, 10.30etik 13.30era eta 16.30etik 19.00etara
http://www.boulandier.com/

LibreRía de Bilbao

Boulandierretik gertu, Guggenheimen aurrean Libreria de Bilbao liburu-denda dago. Ingelesez idatzitako liburuak ditu salgai lau eurotik gora, hala nola, Margaret Atwooden “Alias Grace”. Bi eurotik gorakoak ere badira: Scott, Turow, Salgari, Gogol… Arte eta euskal gaiei buruzko liburu ugari ditu. Horiez gain, ilustrazioak, posterrak eta grabatuak saltzen dituzte 3 eurotik gora.

LibreRía de Bilbao
Mazarredo zumarkalea, 65 bis
944 243 110

Libu

Bilboko Alde Zaharreko bihotzean, Harategi Zahar kalea 7n, irabazi asmorik gabeko elkarte bat dago, zeinen irabaziak bazterketa egoeran dauden pertsonei laguntzeko erabiltzen diren. “El Bolintxin” aurreko batean liburu-denda honetaz aritu ginen.

Fantasiarako ezin egokiagoa den lurralde honetan liburuak literatura-generoka daude ordenatuta. Aipagarria da liburu-dendaren haurrentzako atala.

Horrez gain, Libuk jarduera-agenda zabala eskaintzen du: kontzertuak, solasaldiak, tailerrak, literatura lehiaketak… Gehienak doan eta boluntarioek gidatuta.

Libu liburu-denda
Harategi Zahar kalea 7
688 685 976
Astelehenetik larunbatera 10.30etik 14.00etara eta 16.30etik 20.00etara
www.libu.es

Librería de La Estación

Denda txiki hau Abandoko geltokian dago, kafetegiaren ondoan erdi-ezkutatuta. Bigarren eskuko liburuak ditu salgai oso prezio onean liburu-meta, disko eta DVD askoren erdian.

Librería de La Estación
Plaza biribila 2

Librería de Deusto

Bigarren eskuko liburuak dituzten liburu-dendetan azkena Deustuko Done Petri enparantzan dago, Libreria de Deusto, zeinek azken berrikuntza editorial eta  bidaia-gidak ez ezik, liburuen aurkezpenak eta bestelako kultura-jarduerak ere  antolatzen dituen. Horiez gain, bigarren eskuko liburu aukeratuak ere eskaintzen ditu.

Librería de Deusto
Done Petri enparantza, 4
Tel: 944 764 281
Zabalik 14:00ak arte
www.lalibreriadedeusto.com

Plaza Berriko igandeetako azoka, klasikoa Bilbon

Urte ugari dira igandero goizeko hamarrak aldera Plaza Berria denetiko postuz betetzen dela (berrogeita bost bat postu). Lasai-lasai paseatu daiteke eta postu hauetako batzuek eskaintzen dizkiguten bigarren eskuko liburuei (batzuk gaztelania ez den bestelako hizkuntzetan) begiratu bat egin.

Plaza Berriko igandeetako merkatua
(Bilboko Alde Zaharra)
Igandero
10:00etatik 14:00etara

Dos de Mayo kaleko merkatua

Hilaren lehenengo larunbatean Bilbok bere alderdi alternatiboena jartzen du erakusgai merkatu “cool” honetan. Izan ere, azken aldi honetan Bilboko garrantzitsuena egin da. Bertan, denetik aurkituko duzu, bigarren eskuko liburuak barne. Ezinbestekoa da ezagutzea.

Dos de Mayo kaleko merkatua
Dos de Mayo kalea
Hilaren lehenengo larunbata
10:00etatik aurrera

Eta ibilbideari amaiera emateko hona hemen:

Liburu zahar eta aukerakoak Areatzan

Bilbon klasikoa da eta asko dira urtero noiz jarriko zain egoten direnak. Bigarren eskuko liburuen azoka hau udazkenero egiten da, azaro aldera, Areatzako pasealekuan. Postu ugari izaten ditu. Bertan badago pagotxa literarioak aurkitzerik,  bai eta lehenengo argitalpenak, bitxikeriak eta deskatalogatutako liburuak ere.

Areatzako pasealekua
Azaroan urtero

Liburutegi Nagusia

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s