Telebista, irrati edo Interneteko liburu eta literaturari buruzko saioak

Telebistan, irratian edo Interneten hainbat eduki aurki ditzakegu, besteak beste, berriak, dokumentalak, lehiaketak, kirolak, denbora-pasako saioak, “gizarte-esperimentuak”, “gizarte-esperimentu horiek komentatzen dituzten saioak”…

bai eta irakurketari, liburuei eta literaturari buruzko saioak ere.

Jarraian, liburuei buruzko telebista, irrati edo Interneteko gaztelaniazko saio
garrantzitsuenak birpasatuko ditugu:

Liburu eta literaturari buruzko saioak telebistan

Página Dos

Página Dos liburuei buruzko jendarterako saioa da. Óscar Lópezek aurkeztu eta zuzenduta dago. Saioan tonu atsegin, entretenigarri eta hurbila erabiliz ohiko irakurleak eta inoiz irakurtzen duenak behar duen informazio guztia izateko. TVE 2-en ematen dute astearteetan 21:20ean eta 30 minutuko iraupena du. Esteka honetan eman dituzten saio guztiak ikus ditzakezu.

ConvénZeme

ConvénZeme saioan liburuen gaineko iritziak ematen dituzte pertsona batzuek. Mercedes Milá da aurkezlea eta saioan irakurle edo idazle bakoitzak liburu bat irakurtzea gomendatzen du eta kontrakoa ere, hau da, ez irakurtzea libururen bat. Be Mad-en ematen dute igandeetan 20:30ean eta 30 minutuko iraupena du. Esteka honetan eman dituzten saio guztiak ikus ditzakezu.

Mil palabras &+

Mil palabras &+ liburu, idazle, erakusketa eta abarren gaineko joera kulturalen informazio saioa da. Cuatro-n ematen dute astero gauez (bestelako zehetasunik gabe) eta minutu gutxikoa da. Esteka honetan eman dituzten saio guztiak ikus ditzakezu.

Libros con uasabi

Libros con uasabi literatura saioa da, liburu berriak komentatzeko. Fernando Sánchez Dragók aurkeztu eta zuzentzen du eta helburua ikus-entzuleak harritu eta txunditzea da. Gaur egun ez dute ematen, baina TVE 2-en ematen zuten eta ia ordu beteko iraupena zuen.

Sautrela

Sautrela literaturari buruzko saioa da, euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko. Bernardo Atxagaren laguntza du eta saio bakoitzean euskal idazle ospetsu bati egiten diote elkarrizketa beren lanari buruz aritzeko.

Liburu eta literaturari buruzko saioak irratian

Cultura con Ñ

Cultura con Ñ Radio Exterior de Españako saioa da kulturak eskaintzen digun guztia ezagutzeko. Sonia Castelanik aurkeztu eta zuzentzen du. Larunbatetan ematen dute 21:30ean eta 30 minutuko iraupena du.

La pequeteca

La Pequeteca saioan Umeen eta Gazteen Literaturari buruzko proposamenak aurki ditzakegu, gurasoek, irakasleek eta irakurketan umeak eta gazteak zaletu nahi dituzten helduek non bilatu jakin dezaten. Leticia Audibertek aurkeztu eta zuzentzen du. Radio 5-en ematen dute ostegunetan 17:35ean eta 5-10 minutuko iraupena du.

Biblioteca Básica

Biblioteca básica saioa irakurketaren zentzua berreskuratzen eta gure kultura-ondarearen oinarrizko irakurketak aukeratzen saiatzen da, aberastu, entretenitu eta gizakiarekin bat egiten dutelako. Esther de Lorenzok aurkeztu eta zuzentzen du. Radio 5-en ematen dute igandeetan 11:05ean eta 8-10 minutuko iraupena du.

Pompas de papel

Pompas de papel 25 urte luze daramatzan irratsaioa da. Félix Linaresek eta Kike Martínek daramate literatura saioa oso modu atseginean, liburu berriak eta idazleen lana publikoari hurbilduz. Radio Euskadin ematen dute eta esteka honetan ikus daitezke saio guztiak.

Libros de arena

Libros de Arena irratsaioan irakurtzea guztiok hobetzen gaituen plazera dela frogatu nahi da. Susana Santaolallak eta Ángela Núñezek aurkeztu eta zuzentzen dute. Radio 5-en ematen dute larunbatetan 14:30etik 15:00etara.

Historias de papel

Historias de papel irakurketa sustatzeko da eta irakurtzea maite dutenentzat eta irakurtzeko ohitura galdu edo oraindik hartu ez dutenentzat da. 1993An jaio zen informazio saioa, ez kritikarako, eta 1000 saiotik gora du. Manuel Pedrazek aurkeztu eta zuzentzen du. RNEn Andaluzian ematen duten igandeetan 13:45etik 14:00etara.

Irakurrieran (Bizkaia Irratia)

Literaturari buruzko irratsaioa da, idazleei egindako elkarrizketa eta idazle euskaldunek idatzitako lanen iruzkinak dituena. Bizkaia Irratian ematen dute eta esteka honetan entzun daitezke irratsaioak.

Arratsean (Euskadi Irratian)

Euskadi Irratiaren webgunean honako hau dakar: “Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.

Literatura Kritika (Info 7 Irratian)

NAIZ taldearen irrati kate horretako programazioan zehar literatura kritikari buruzko zenbait atal entzun daitezke, liburuei buruzko gomendio batzuekin batera.

.
Liburu eta literaturari buruzko saioak Interneten


Léeme

Léeme online ematen den literatura jendarteratzeko telebista-saioa da, liburuekiko maitasuna kutsatu nahi duena. Hilero ematen dute saio bat. Irene Rodrigok eta Nacho Vergarak osatzen dute Léeme saioaren taldea.

Leyendo hasta el amanecer

Leyendo hasta el amanecer literatura eta idaztea maite duten idazle sutsu taldearen ekimena da. Liburuei dieten maitasuna zabaldu nahi dute eta Podcast eran ematen dute saioa, bi astean behin gai bat landuz. Daniel G. Domínguezek, Cristina del Torok, Jonathan Gómez Narrosek, Marina Rodríguez Sánchezek eta “el castigador” ezizena duenak osatzen dute taldea. Esteka honetan ikus daitezke saio guztiak.

Todos los libros, un libro

Todos los libros, un libro literatura aipameni buruzko saioa da. Alberto San Segundok aurkezten du eta Radio Universidad de Salamancan (Internet bidezko irratia) ematen dute asteazkenetan 17:25ean eta 10 minutuko iraupena du.

La Milana Bonita

La Milana Bonita irakurketa sustatzeko irratsaioa da eta astero munduko literatura klasiko bat lantzen dute. Interesa duten guztiei hurbildu nahi die literatura. Víctor Gutiérrez da aurkezlea. Esteka honetan ikus daitezke saio guztiak.

Booktubers

Batzuek kritikatu, beste batzuek goraipatu… izan ere, booktubers saioak beti sortzen du zer pentsatu. Youtuben ematen dituzte liburu jakin batzuen gaineko iritzi pertsonalak. Eta iritzi horiek jarraitzaile, argitaletxe, idazle eta abarrei gusta dakieke, baina mindu ere egin ditzakete, bai eta literatura-trollak agerian jarri ere.

Bitakora koadernoa

Bitakora koadernoa blogean beste herri eta eskoletako irakurleekin batera partekatzen dira idazketa eta irakurketa esperientziak. Irakurzaletasuna sustatzen da eta idazketa proposamen interesgarriak ematen dira hizkuntza literarioa ulertzeko.

Igela

Igela argitaletxe gipuzkoarraren webgunea da, zeinetan irakasleentzako irakurketa-gida laburrak dauden eta irakurgaiak lantzerakoan zeri errepara dakiokeen ikasleei adierazteko zenbait puntu lagungarri ematea beste asmorik ez dute.
Liburuen txokoa

Liburuen txokoa webgunean irakurleen gomendioak eta haur eta gazte literaturako liburuen laburpenak daude, bai eta iritziak, pertsonaien deskribapenak eta balorazioak dituzten irakurketa gida laburrak ere.

Armiarma

Armiarma proiektuak ez du parerik euskal kulturan. Mikel Elorza burua da eta honela definitu zuen: “Armiarma euskal literaturako sarea da eta, aldi berean, euskal idazleen sarea”. Duela hamalau urte jarri zuen abian Susa argitaletxeak gaur egun Elorzak zuzentzen duen ekimena. Euskal literaturarekin lotutako zenbait baliabide, Internet bidez, guztion esku jartzea da helburua.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s