Repsol Gidaliburuan liburutegien ibilbidea

Repsol Gidaliburua oso ezaguna da bidaiak eta gastronomia ona gustuko duen edonorentzat

Izan ere, Espainiako edozein txokotara joateko eguneratutako informazio osoa aurki dezakegu bertan.

Oraingo honetan autonomiadun erkidego guztietako udal liburutegi publiko batzuetatik egindako ibilbidea eskaintzen digu, eraikinak historikoak direlako edo diseinu bitxia dutelako eta bisitatzea merezi du.

Eraikin historikoei dagokienez, Bilboko Bidebarrietako Liburutegia da adibide argia. Severino de Achúcarro arkitektoak eraiki zuen 1890ean El Sitio-ren egoitza izateko eta gaur egun mantentzen du hasieran zuen luxua. Badajozeko Arturo Gazul Udal Liburutegia ere beste bat da. San Juan de Dios Ospitaleko aspaldiko kaperan dago kokatuta, estilo barrokoa du eta kupula ikaragarria du.

Beste batzuk, Jaume Fuster Udal Liburutegia kasu, Espainian ematen den Arkitekturako FAD sari ospetsua jaso duten eraikinean daude kokatuta, kasu honetan 2006an.

Beste batzuk dedikazioagatik gailentzen dira, hala nola Raval auzoko Sant Pau-Santa Creu Liburutegia, zein Arabiako kulturari ekiten dion, Cubit Gazteentzako Liburutegia, gazteentzako liburutegien nazioko lehen erreferentea dena, edo Yamaguchi Liburutegi Publikoa, animea maite dutenentzako paradisua.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Dituen bista ederrengatik, inguruan integratzeko izan duen eragatik, eraikinaren historiagatik, liburutegia izan aurretik zuen erabileragatik… bidaiatzen dugun hurrengo aldian ugari izango dira liburutegi batera sartzeko eta dituzten altxorrak ikusteko izango ditugun arrazoiak.

Hemen dituzue estekak (lehen eta bigarren atalak) turismoa egiteko Liburutegiak aukeratu ahal izateko.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s