Montero Etxea Bilbon

Horrela esanda inor gutxik jakingo du zertaz ari garen, baina “Gaudiren etxeaz” ari garela badiogu, berriz,

ezagun baino ezagunago egingo zaigu, izen horrekin baita ezaguna etxea, nahiz eta arkitekto katalanak ez duen eraikinarekin inongo zerikusirik izan.

Montero etxearen alaka, non leihoen apaindura aberatsa eta zurgintza-lana ikus daitezkeen.
Irudiaren iturria: Wikipedia

Modernismoa da, arkitekturan, dekorazio-arteetan, kartelgintzan, altzari-diseinuan eta abarretan joan den mendearen hasiera aldera Europan nagusi zen estiloa. Ia denon gustuko estiloa hain zuzen, eta turismorako oso erakargarria, izan ere, Europan “Modernismoaren Europako ibilbidea” sortu da, non hiri askok hartzen duten parte.

Montero Etxea: Etxearen ataria
Irudiaren iturria: Wikipedia

Gure inguruan modernismoak ez zuen beste toki batzuetan adinako arrakasta izan. Hori dela eta, gertuko hirietan ez dugu estilo horretako etxebizitza askorik. Azaltzen ari garen Montero Etxea da adibide bakarrenetakoa, horregatik Eusko Jaurlaritzak “Kultura Intereseko Ondare” izendatu du.

Montero Etxea. Eraikineko sarrera
Irudiaren iturria.: euskadi-basquecountry.org

Plaza Eliptikotik gertu dago, ia metro geltokiaren parean, Errekalde zumar-kalea 34an. Luis Aladrének eraiki zuen 1904an, Foru jauregia egin zuen arkitekto berak, ziur asko Jean Baptiste Darroguyk ere izan zuen zerikusia, Bolintxin ondo ezaguna bera, Karrantzan Kontxako indianoen etxeen egilea izan zelako.

Montero Etxea. Solairuetarako eskailera
Irudiaren iturria:euskadi-basquecountry.org

Gaur egun eraikina eder-eder dago egindako zaharberritze lan finari esker. Horrela bada, polito apaindutako fatxada originalaren edertasuna gozatu dezakegu, non biribil antzeko lineak diren nagusi.

Horiez gain, barruko elementu komunak ere eder askoak dira: eskudela, beirateak, ateak eta abar, artikuluarekin batera argitaratu ditugun argazkietan antzeman daitekeen bezala.

Montero Etxea. Solairuetarako eskailera eta beiratea.
Irudiaren iturria:euskadi-basquecountry.org
Newsleterreko miniaturaren iturria: bilbaoarchitecture.com

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s