GURE IRUDIA: Seranteseko dorrea, osorik eta benetakoa.

Herriko mendi ezagunaren 450 metroak igotzen ditugun guztiok, erromatarren garaian Pliniok erratuta aipatzen zuen sumendiarenak hain zuzen,

goibel ikusten ditugu dorrearen hondarrak, hau da, tontorrean dagoen elementu bereziarenak, zein mendiaren irudiaren parte den.

Dorrea, El Llano Gotorlekuarekin batera, Eusko Jaurlaritzak Interes Kulturaleko Ondasuna izendatzeko prozesuan dagoenez, interesgarria iruditu zaigu argazki hau argitaratzea, zeinetan hego-ekialdeko aldea ikusten den, hots, herrira ematen duena.

Argazkia 1934an edo atera zuten eta garai hartan dorrea osorik zegoela ikus dezakegu eta Santurtziko mendigoizaleen interesekoa zela, almenetan paratuta argazkirako prest daudelako.

Seranteseko dorrea 1934an
Irudiaren iturria: J.J. Boulangerren bilduma

Azkenik eta bitxikeria gisa, adierazi nahi dugu argazkia handituta dorrearen oinarriaren eskuinaldeko ertzean argi eta garbi irakur daitekeela “Viva el anarquismo” esaldia CNTren banderaren imitazio baten ondoan.

Argazkilaria eta bere kamera

Argazkia argazkizale amorratua zen José Boulanger Intxaurrondok ateratako argazki bildumarena da.

1906an jaio zen Villerupten (Meurthe et Moselle) Frantzian. Aitarekin batera heldu zen Bizkaira, Bizkaiko Labe Garaiak ezartzera etorri zen belgikarrarekin. Argazkilaria Santurtzin bizi izan zen 1984an hil zen arte.

Dorrearen argazkia Kodak kameraz atera zuen, hauspoduna 6×9 cm, modeloa: Anastigmat F/6,3-105 mm

Kodak Anastigmat F/6,3 – 105 mmç kamera
Irudiaren iturria.: Flickr Petrl

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s