Geuk eta gure irakurleek gomendatzen ditugunak

Irakurleok buletin honetan parte hartzea nahi dugu, zuon iritzi, iradokizun, iruzkin eta gomendioak plazaratuz. Eta egindako ahalegin guztiek saria dakartenez

liburu elektronikoen irakurgailua zozketatuko dugu parte hartzaileon artean. Anima zaitez eta parte hartu. Zure iradokizuna posta helbide honetara bidali edo zure liburutegian eman dezakezu.

This slideshow requires JavaScript.

Media vida

Liburutegi Nagusiak gomendatuta / Mahastietako Liburutegia. Media vida / Care Santos.  413 or.

Denborak aurrera egiteak nolako eragina duen gugan, erruaren pisua eta barkamenaren garrantzia dira kontakizun adierazgarri honetan azaltzen diren gaiak.

1950eko uda betean, mojen ikastetxe batean barneko ikasle diren bost neska nerabek azkeneko aldiz jolastuko dute «Ekintza edo Egia» jokoan, haiek bahi-jokoa deitutakoan. Haietako bi, Viñó bikiak, bizitza berria hastekotan daude, handik urrun garatuko den galderaz beteriko bizialdia. Egoera berezia da, eta haiek ondo dakite, baina inork ez du uste gau hura inflexio-puntua izango denik beste inorentzat, eta irudikatu ere egin gabe beren bidea betiko markatuko duenik. 30 urtez bost lagunen bizitzari jarraiki, Care Santosek emakumeen belaunaldi bat irudikatzen du: kosta ahala kosta itxurak gorde nahi izan zituzten horien hipokrisia nagusi zen garaian, laguntasunari, maitasunari eta askatasunari ikuspegi berriz heldu, eta beren bidea urratu behar izan zuten emakume horiena.

Viajo sola

Liburutegi Nagusiak gomendatuta / Liburutegi Nagusia. Viajo sola / Bjork, Samuel. 555 or.

Bakarrik bidaiatzen dut. Eta ez naiz bakarra. Eskandinaviako polizia-generoaren tradiziorik oneneko suspensea.

Gizon bat txakurrarekin aterako da ajeari aurre egiteko eta kontzientzia arazoak gainditzeko. Bat-batean txakurra zuhaitzen artetik aterako da korrika. Gizonak han neskato bat aurkituko du zuhaitz batetik zintzilik, lur gainean balantzaka. Bizkarrean eskolako motxila duela eta lepoaren inguruan zera dioen kartela: “Bakarrik bidaiatzen dut”.

Holger Munch inspektoreak bere gain hartuko du kasua eta laster konturatuko da Mia Krüger lankide ohiaren laguntza behar izango duela. Hala ere, Mia, neska osasuntsua izan dena beti, gaixorik dagoela ematen du. Benetan gaixorik. Holger Munch bere etxera joango da zerbitzura itzul dadin eskatzera. Ez daukate ideiarik ere zer duten zain…

El club de las zapatillas rojas

Umeen Liburutegi Nagusiak gomendatuta / Umeen Liburutegi Nagusia. El club de las zapatillas rojas / Punset, Ana. 130 or.

Lucía, Frida, Bea eta Marta banaezinak dira: beti izan dira eta beti izango dira. Orain berri zail bati egin beharko diote aurre. Marta eta familia Berlinera joango dira bizitzen! Mundua bukatuko dela ematen du… baina laster lau lagunek betiko elkarrekin egoten utziko dien taldea sortzea erabakiko dute.

Katilinarenak

Santurtziko Irakurzale Klubak gomendatua / Liburutegi Nagusia. Katilinarenak / Amélie Nothomb. 147 or.

Xabier Etxaniz idazleak gomendatuta, Santurtziko Irakurzale Klubak Amélie Nothomb idazlearen “Katilinarenak” liburua irakurtzea erabaki zuen.

Istorio bitxia da, are bitxiagoak diren pertsonaiak dituena. Txikitatik, erretiratu berri den bikote batek “paradisuaren bila” baso ondoko etxe bakartu batera joateko erabakia hartu du. Baina paradisuan sugea ere badago, aldamenean duten etxeko auzokidea. Baso ondoan beraien eta auzokidearen etxeak besterik ez dago.

Ezin amestutako bakardadeaz gozatu! Egunero, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara izaten baitute apenas hitz egiten ez duen eta nazkagarria zaien auzokidearen bisita. Azkenean, eguneroko bisita hauek obsesio bihurtu dira bikotearentzat.

Egun batez, auzokidea eta bere emaztea afaltzera gonbidatu dituzte. Egoera benetan kafkianoa! Hortik aurrerakoak are zentzugabeago eta muturrekoago bihurtzen dira… Hainbat ondorio atera daitezke, baina horien artean hauxe: ez dugu geure burua ezagutzen.

Pièces de Clavecin en Concerts

Liburutegi Nagusiak gomendatuta / Liburutegi Nagusia. Pièces de Clavecin en Concerts [Soinu grabazioa] / Jean-Philippe Rameau. Disko 1 (CD)

1741ean argitaratutako lan hau Rameauren ganbera musikaren adibide bakarra da, Frantziako barrokoko musikagile, klabezinista eta musika teoriko ezagunenarena. Lan heldu horretan klabezinaren erabilera deigarria da; izan ere, etengabeko baxuaren funtzioa alde batera utzi, eta bikain aritzen da biolin eta biolaren gainetik jarrita. Atal kopuru desberdina eta izenburu enigmatikoak dituzten bost kontzertuen edertasuna nabaria da.

Musika emanaldiak fresko eta orekatuak dira, lan horien bikaintasuna leuntasun adierazkor handiz hartuta. Horri guztiari esker, ehundura konplexua duen musika mota hori bereizten duten instrumentu-koloreen nahasketa aldakorra eta grazia gozatu ahal dugu behin eta berriro. Lan horien ondoren, Rameau bigarren aldiz sartuko zen Frantziako opera barrokoaren mundu argitsuan, zeinetan Versalleseraino heldutako musikagile frantziarren artean gailenduko zen. Hemen bildutako lan batzuk transkribatuak, orkestratuak eta berrerabiliak izango ziren musikagilearen beraren operetan.

Kings of metal

Liburutegi Nagusiak gomendatuta / Liburutegi Nagusia . Kings of metal [Soinu grabazioa] / Manowar. Disko 1 (CD-DA)

“Kings of metal” (1988) Manowar heavy taldeak ateratako seigarren estudio diskoa da.

Manowar (1979an sortutakoa) generoko ikonoetako bat bilakatu da, hainbat arrazoirengatik: duen musikaz gain, irudia, letrak (motozikletei eta ipar mitologiari buruzko erreferentzia ugari daude) eta agertokian duen jarrera.

Esku artean dugun albuma “Juego de Tronos” sail ospetsuaren soinu banda izan liteke. Wheels of fire”, “Kings of metal” edo “Kingdom come” bezalako abestiak heavy metal estiloko klasikoak dira dagoeneko. Horietan Eric Adamsen agudoak, Joey DeMaioren baxuaren burrumba eta Ross The Bossen bakartsaioak oso ondo antzematen dira.

Hortaz, badakizue, jarri diskoa ozen-ozen, jaso ezazue ezkerreko ukabila, heldu eskuineko besoaz ezkerreko eskumuturrari eta mugi ezazue adatsa, oraindik baduzue, “Metalaren Erregeen” soinuetara.

Guardianes de la Galaxia

Liburutegi Nagusiak gomendatuta / Liburutegi Nagusia. Guardianes de la Galaxia [Ikus-entzunezko materiala] /James Gunn. (2014). Disko1 (DVD)

Peter Quill abenturazalea ordainsari zorrotz baten helburu bihurtuko da, Ronanek nahi duen esfera misteriotsua lapurtu ondoren. Ronan unibertso osoa mehatxatzen duen gaizkile boteretsua da. Ronanengandik ihes egin ahal izateko, Quillek ez-adaptatua den laukote batekin hitzartu beharko du su-etena: Rocket, erriflea duen mapatxea, Groot, zuhaitz itxura duen humanoidea, Gamora leial eta enigmatikoa eta Drax the Destroyer mendekuzalea.

Critics Choice Awards: akzio film eta makillaje onena

Guardianes de la galaxia filmean sentikortasun handia dago. fantasiazko paisaiak, izakien diseinu ederra eta antzezleen interpretazio bikainek harrapatzen zaituzte”. The New York Times: Manohla Dargis.

Koiperik gabeko filma da, dena giharra eta asmamena hasieratik bukaerara, sardonikoa eta etengabeko mugimendu zoriontsuan”. Diario El País: Jordi Costa.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s