Santurtziko 2017ko Liburu Azokaren zozketa

Urtero bezala, Santurtziko eta inguruko herrietako biztanle irakurzaleok galdu ezin dugun hitzordua dugu,

zerekin-eta liburuekin, Santurtziko 2017ko Liburu Azokan.

Aurtengo azokan, liburuen eskaintza handiaz gain, “Bolintxi” aldizkarieko beste sarrera batean jakinarazi dizkizugun beste zenbait jarduera batzuk ere izango dira.

Liburutegi Sareak haien arteko bat nabarmendu nahi du: Liburu Azoka bukatutakoan izango den “Liburu-sorten zozketa”.

Zozketa horretan inoiz parte hartu ez duzuenoi, honako hau azaldu nahi dizuegu:

  • Zozketa Santurtziko Udal Liburutegien Sareak antolatzen du urtero.
  • Santurtziko Liburutegien Sareko bazkideak diren eta karneta duten guztiek hartu ahal izango dute parte.
  • Maiatzaren 5etik 14ra Azokako salgunetan egiten den edozein erosketaren truke lortuko da txartel bat liburutegiko karneta erakutsita.
  • Txartelak behar bezala beteta sartu behar izango dira Liburutegi Nagusian horretarako jarriko diren ontzietan.
  • Lau liburu-sorta zozketatuko dira: bi nagusientzat eta beste biak txikientzat. Sorta bakoitza 60 eurokoa izango da. Txartela betetzen duenak aukeratuko du nagusien edo txikien zozketan parte hartuko duen.
  • Zozketako irabazleek, liburu dendan daudela, sortako liburuak aukeratuko dituzte.

Zozketa maiatzaren 17an, asteazkena, 12:00etan izango da Santurtziko Liburutegi Nagusiko umeen gelan.

Saritutakoek etxera bidaliko zaien gutun baten bidez izango dute sariaren berri eta bertan adieraziko zaie zer egin behar den saria jasotzeko.

Zorte on izan!

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s