Punta Luceroko kai muturra. Hain urrun, hain hurbil.

Portuan lan egin ezean, ziur aski inork ez du jakingo alegoria handia dagoela, zeinek

superportuaren eraikitze-lanak eta Bilboko eta itsasadarreko herrietako merkataritza- eta itsas-tradizioa goratzen dituen.

Lana, burdinan egindakoa eta 8 bat metro altu dena, Petronorrek finantzatutako lur mutur horretan dago jarrita. Lanean karabela dago, belak puztuak, eta Ameriketako kontinentea baino ageri ez den mundu mapa. Itsas-motibo ugari daude: haize-arrosa, olatuak, aingura eta “Puerto de Bilbao, 1972-1975” idazkuna.

Portuko eraikitze-lanen alegoria.
Irudiaren iturria: La mar monumental vasca. Mikel Ortiz de Arratia, Josu Sansebastian.

Horren erreprodukzioa Pajaritoseko (Veracruz) Portuko terminalean jarri zuten 1980ean, PEMEX enpresa mexikarraren eragiketa zentro garrantzitsuena dena. Enpresa hori 1979an Muskizeko findegiaren akzioetan sartu zen, Gulf enpresa estatubatuarra ordezkatuz.

Lana kai muturraren bukaeran
Irudiaren iturria: La mar monumental vasca. Mikel Ortiz de Arratia, Josu Sansebastian.

El autor

Angel Cañada 1926an jaio zen gurasoen udako herria zen El Berrónen. Lan bizitza beiragintzari ekin dio eta, aisialdia pinturari eskaini dio hainbat erakusketatan parte hartuz, hala taldeka nola bakarka. Euskal Urmargolari Elkarteko kide hau elkarteko presidentea izatera heldu zen eta sari eta izendapen asko jaso ditu, besteak beste Nazio mailako Saria 1982an.

Bilboko Areatzako Kioskoan dagoen beiratearen egilea da, bai eta Gernikako Batzar Etxeko beiratearena ere.

Niebla en la ría. [67 x 97] Ángel Cañada Gutiérrez Paperaren gaineko ur-margolana.
Irudiaren iturria: Saber.es

Margolana Erriberako arkupeetan. “Ayer y hoy del bilbao filarmónico” Angel Cañada. 1992
Irudiaren iturria: Panoramio. Xabier3007

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s