Musika gure herriko bilduman (II): Eskorbuto

Liburutegian hasiak gara Newsletter buletinean Santurtziko banda eta musikariei atal bat eskaintzen. Eta atal horretarako idatzitako bigarren artikulu honetara Santurtziko talde enblematiko bat ekarri dugu, nazioartean zinez ezaguna: Eskorbuto.

Gure asmoa ez da talde punk ezagun honen biografia eta lanari buruzko azterlan sakona egitea, baizik eta euren ibilbidearen zertzelada batzuk ematea, besterik ez, eta batez ere, gure bilduman gai honi buruz dugun musika- eta liburu-funtsa ezagutaraztea.

Taldea 1980. urtean sortu zen. Izena Roberto Mosok asmatu zuen, Zaramako kantariak. Taldearen estiloak hasieratik izan zuen Britania Handiko punk musikaren eragina. Hasieran Isu Expósito gitarra-joleak (lehenago Zarama taldeko kidea), Juanmak (Jualma), Suarezek (kantari gisa), Roberto Kañas bateria-jotzaileak (laster Gugu sartuko zen bere ordez) eta Laiky baxu-jotzaileak osatu zuten taldea. 1982 urtearen erdi aldean Guguk eta Laikyk banda utzi zuten. Horien ordez Pako Galan portugaletetarra sartu zen bateria-jotzaile eta Jualma baxua jotzen hasi zen. Horrela eratu zen taldearen osaketa “klasikoa”.

1983an Madrilen lehenengo diskoaren materiala grabatu zuten: “Mucha policia, poca diversión” kanta ezin ezagunagoa ere bertan zela. Garai hartan euren kanten letrengatik poliziak atxilotu eta Lege Antiterrorista ezarri zieten.

1984an atera zuten bigarren lana, RIP taldearekin batera argitaratutako “Zona Especial Norte” Epa, zeinetan “A la mierda el Pais Vasco” kanta zegoen, besteak beste. Horrelako kantek eta “Euskal Rock Erradikala” mugimenduarekin bat egin nahi ez izanak eragotzi zien Euskal Herrian nahi beste kontzertu ematea.

1985ean lehenengo disko luzea atera zuten: “Eskizofrenia” eta orduantxe hasi ziren Euskal Herritik kanpo kontzertuak ematen, “La bola de cristal” telesaio ezagunean eta guzti hartu zuten parte.

1986. urtearen hasieran “Anti todo” diskoa argitaratu zuten, Espainiako Estatuan argitaratutako punk disko onenetako bat. Urte haietan Eskorbuto talde emankorra izan zen, denbora laburrean disko ugari atera zituzten eta (“Los demenciales chicos acelerados” eta “La más macabra de las vidas”). Horrez gain, bira egin zuten atzerrian (lehenengoa eta bakarra), 1991ean Mexikon jo zuten, baina Iosu ezin izan zen Mexikora bidaiatu, heroinak sortutako mendekotasunaren eraginez makal zebilelako. Horrela bada, Iñaki Gato joan zen bere ordez.

1992an urte ezin okerragoa izan zen Eskorbuto taldearentzat, urte horretxetan hil baitziren Iosu eta Jualma, biak ala biak Kabiezeseko hilerrian ehortzi zituztelarik, elkarrengandik oso gertu.

Pako Galánek erabaki zuen taldearekin aurrera egitea, izan ere, Eskorbutok gaur egun bizirik dirau nahiz eta etenaldi eta aldaketa ugari izan dituen.

Liburutegien Sarean Eskorbutoren edo Eskorbutori buruzko hurrengo material hau aurki dezakezu:

Diskoak

  • Maldito país
  • Ensayos 1982
  • En directo [2ª maketa]”
  • Jodiéndolo todo
  • Eskizofrenia
  • Impuesto revolucionario
  • Anti todo
  • Impuesto revolucionario
  • Los demenciales chicos acelerados
  • Las más macabras de las vidas
  • Demasiados enemigos
  • Aki no keda ni Dios
  • Kalaña
  • Dekadenzia
  • El infierno es demasiado dulce
  • La otra cara del rock
  • Tren con destino al infierno
  • Santurtzi: centenario del rock” (“Cerebros destruidos” kanta barne)
  • Hecho en Euskadi” (“Cerebros destruidos” kanta barne)

Liburuak

  • Cerdán, Diego: “Eskorbuto: historia triste
  • Arginzoniz, Beñat: “Pasión y muerte de Iosu Expósito
  • Ortega, Roberto: “Rock y violencia” (2 ale)
  • Moso, Roberto: “Flores en la basura: los días del rock radikal
  • Moso, Roberto: “Loreak zaraman : rock erradikal egunak

Kontsultatu gure KATALOGOA

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s