Liburu debekatuak diktadura frankistan

Frankistek Guda Zibila irabazita, ez zegoen tokirik komunismo edo pentsamendu aske kutsurik zuten politika edo filosofiari buruzko liburuetarako.

Agintari frankistek argitaratzen ziren zein dagoeneko argitaratuta zeuden liburuak kontrolatzen zituzten. Horrela bada, desagerrarazi zituzten Leninek eta Marxek (eta bide batez, literatura errusiar osoa, liburua idatzi zeneko garaia gorabehera), Blasco Ibañezek, Pardo Bazánek, Valle Inclánek eta Pérez Galdosek, besteak beste, idatzitako liburuak, Fernando de Rojasek idatzitako La Celestina barne. A Coruñan, esate baterako, 1936an su eman zieten Santiago Casares Quirogaren liburuei. 1939an, Liburuaren Jaia ospatzeko, Unibertsitateko Sindikatu Espainiarrak liburuak erre zituen. Egun horretan Voltairek, Lamartinek, Marxek, Freudek edo Rousseauk, besteak beste, idatzitako liburuek hartu zuten su. Gerra Zibila amaitu berritan Bartzelonan 72 tona liburu suntsitu zituzten, argitaletxe zein liburutegi publiko eta pribatuetakoak. Ideia arrotzak, Darwinenak kasu, edo dekadente eta antiklerikaltzat jotzen zirenak, Rabelaisenak adibidez, “garbitu” egin zituzten.

Zenbat liburu zentsuratu zituzten? Ez dugu zifra zehatzik aurkitu, baina izan dugu izenburu jakin batzuei buruz idatzitako artikulu askoren berri.

Frankismo garaian Espainia aldean debekatuta egon ziren liburuen zerrenda osoa eta sakona egitea zaila eta nekeza litzateke. Hurrengo lerrootan diktadura frankistaren garaian zentsurak debekatuta egon ziren liburu batzuen iruzkinak jarri ditugu, baina askoz ere gehiago izan ziren aldatu eta manipulatu egin  zituztenak.

Piel de Asno

Errege baten alabak aitarengandik ihes egingo du asto larru batean ezkutatuta, aitak berarekin ezkondu nahi duelako. Ipuina debekatuta egon zen frankismo garaian. “Gobernuak ez zuen istorio hau maitagarrien ipuin gisa ikusi, ikuspegi moraletik baizik, hau da, euren iritziaren arabera, aita bat ezin zen alabarekin ezkondu, ezta alaba irabazle atera ere trikimailu eta gezurren bidez. Horrela bada, makina bat urteko istorio zaharra errespetatu eta pentsaera, gure buru-egiturak eta herriaren kultura osatzen lagundu duen ipuin gisa ikusi beharrean, berau argitaratzea debekatu zuten” horrela zioen César Sánchez Ortiz Cuencako UCLM Hezkuntza eta Giza Zientzien Fakultateko irakasle eta LIEL (Haur literatura eta heziketa literarioa) taldeko kideak, zentsurari buruzko erakusketa baten harira.

La Celestina – Fernando de Rojas

Honakoa liburutegi publikoetan zentsuratutako liburuetako bat da. “La Celestina” liburutegietako katalogoetatik desagertu zen. Haatik, ez zen bakarra izan. Valle Inclanen Sonata de otoño, Antonio Machadoren Poesias completas, Ortega y Gasseten La rebelión de las masas, Tolstoiren Guerra y paz edo Dostoyevskiren Cirmen y castigo ere desagertu egin ziren eta.

1984 – George Orwell

1950ean Destino argitaletxeak 1984 liburua argitaratu nahi izan zuen, eta zentsurari baimena eskatu zion gaztelaniaz argitaratzeko. Harrigarriki, zentsoreak ez zion eragozpenik jarri liburuaren eduki politikoari (Hala ere, El Confidencialek Alberto Lázarok gaiari buruz egindako azterlan batean dioenez ez da hain harrigarria: “Ez da harritzekoa zentsurak liburua  aztertzea erregimen frankistaren mesedetan jorratuko den alderditik eta eragozpenik ez  jartzea” dio adituak), sexualari baizik. Zentsore frankistaren iritziz, 1984 eleberri lizuna zen eta beraz, debekatu egin zuen. Liburua 1952an argitaratu zen, argitaletxeak zentsurari herrialde komunistetan debekatutako liburu antikomunista gisa saldu eta istorioan agertzen den sexu kutsua desagerraraztea debekatu ostean. 1984ra arte ez zen osorik argitaratu.

La Regenta – Leopoldo Alas Clarín

La Regenta zinez izan zen liburu polemikoa argitaratu zenean, XIX. mendean (amodiozko hirukia eta apaiz bat tartean!!!). Diktadura frankistaren lehenengo urteetan zuzenean debekatu zuten. Centro Virtual Cervanteseko artikulu batean azaldu bezala, liburuari zenbait espediente zabaldu zitzaizkion, eta 1936 eta 1946 urteen artean inor ez zen argitaratzeko baimenik eskatzen ausartu. Editore batek eleberria Lan Hautatuz  osatutako ale batean sartu nahi izan zuen. Eta zentsoreak “eleberria zenbait pasartetan heresiatik gertu zegoela” esan zuen arren, argitaratzeko baimena izan zuen. Salbuespena izan zen. 1947an blokeatu zen eleberria Argentinatik inportatzea, eta 1956an editore bati ez zitzaion berau argitaratzeko baimenik eman. Haien ustez, eleberria arriskutsua zen eta horregatik, debekatuta egon zen 1962ra arte.

Celia – Elena Fortún

Celia neskatoari buruz Elena Fortunek idatzitako liburu-sorta oso arrakastatsua izan zen II. Errepublikako eta 20. hamarkadaren amaierako umeen artean. Itzela zen (Madrileko lehenengo liburu-azoketan salduena izaten zen), baina artikulu akademiko honetan ondotxo adierazten dutenez, Celia diktadurak agintzen zuen neska-eredutik mila argi-urte baino urrutiago zegoen. 1945ra arte liburuak inongo eragozpenik gabe behin eta berriro argitaratu baziren ere, 1945etik aurrera Celia arazoak izaten hasi zen.

Urte horretan Celia institutriz en América saga horren azken liburuaren ale guztiak baztertu ziren (Celia erbesteratuta dago eta Argentinan dihardu lanean etxe batean irakasle), nahiz eta zentsurak oniritzia eman zion. Liburu hau ez ezik, egilearen aurreko liburu guztiak ere debekatu zituzten. Liburuok handik gutxira argitaratu ziren berriro, baina ederto “moztuta”. Celia en el colegio, berriz, ez zen 1968ra arte argitaratu. 1956an zentsoreak liburu horri buruz esandakoa nahiko adierazgarria da: “Apenas dagoen orrialde bat akatsik gabea”.

Hombrecitos – Louisa May Alcott

Harritu egiten du liburu honen zentsurak. Zergatik? Istorioa itxuraz garbi-garbia da. Zentsoreak istorioak “ez duela ezabatzeko ezertxo ere” uste zuen arren, hezikidetza defendatzen zuen. Horrela bada, 1943an ez zuen argitaratzeko baimenik lortu.

Estampas de aldea – Pablo de Andrés Cobos

Ziur aski ez genukeen inoiz liburu honetaz ezer entzungo, ez balitz berrargitaratu berri delako. Egilea irakasle segoviarra zen, zeinek XX. mendearen hasieran herrietako bizimoduari buruzko kontakizun-liburu bat idatzi zuen. Liburua 1935ean argitaratu zen. Irakasleek eskoletan erabiltzen zuten. Baina gerra osteko urteetan esku artean izatea arriskutsua zen.

Berau berreskuratzen lagundu berri duen adituetako batek Público egunkarian azaldu bezala “bazen maisu-maistrei liburutegietatik liburu hau kendu eta probintzietako hezkuntza-agintariei bidaltzeko agintzen zien zirkular bat. Liburua ezkutatzen zuen herritarra arriskuan zegoen.”

Las cinco advertencias de Satanás, Usted tiene ojos de mujer fatal y Madre, El drama padre – Enrique Jardiel Poncela

Jardiel Poncela oso ezaguna zen, 40 hamarkadako antzerki-egile ezagunenetako bat (gainera, diktadurazalea) izan baitzen. Hala eta guztiz ere, ez zen zentsuratik salbu atera. El Culturalen azaldu bezala, bere lanetako batzuk debekatu egin zituzten moralaren aurkakoak zirelakoan. Handik gutxira, antzerki errealista idatziz aukera handia zegoen zentsurak norberak idatzitakoa debekatzeko (horrela gertatu zitzaien Lauro Olmo eta Alfonso Sastreri, baina ez Buero Vallejoren Historia de una escalera lanari).

El extranjero – Albert Camus

Liburua Ameriketan gaztelaniaz argitaratzen ari zenez, saiatu ziren ale batzuk inportatzen Espainia aldean zabaltzeko. 1949an Edhasa Buenos Airesen Emecé argitaletxeak argitaratutako 200 ale ekartzen saiatu zen. Zentsoreak horrela esan zuen: “liburu hori goitik behera da biraoa”. 1952an berriro saiatu ziren liburuaren hainbat ale inportatzen, baina berriro jaso zuten ezetza. 1957an ere beste saiakera bat egin zen, eta berriro porrota. Ez zen 1958ra arte lortu.

1955ean lortu zen Camusen liburuetako bat, La Peste, zabaltzea, baina frantsesez. Horixe izan zen Espainiara heldu zen egile horren lehenengo liburua. Baina frantsesez zegoenez ez zen irakurle guztiengana iritsi, kulturadunZENTSURpublikoak baino ez zuen irakurri, edo horrela uste zuen, behintzat, zentsoreak.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s