Liburu Azoka 2017

Aurten ere Santurtziko Parke Nagusiaren espaloian, Olatuen parkearen aurrean

irakurzaleentzako hitzordu preziatua izango dugu: Liburu Azoka. Oraingo honetan maiatzaren 5etik 14ra.

Santurtzik urtero izaten du tokia Euskadiko Liburu Ganbarak antolatzen duen Euskadiko Liburu Azoken Kanpainen egutegian. Azoka garaia Mungian hasi zen otsailaren erdi aldean eta Galdakaon amaituko da abenduan.

Honakoa argitalpen berriz beteriko azoka izaten da eta gainera aukera paregabea eskaintzen du irakurgaiak ikuskatu eta liburuak, euskaraz zein gaztelaniaz, %10 merkeago erosteko. Asmo horrekin, zenbait stand gaituko dira, besteak beste, Zazo Liburu-dendarena, herriko merkataritzaren ordezkari. Gure herriak bestelako presentzia ere izango du, izan ere, zenbait santurtziarrek idatzitako lanak egongo dira salgai, Idoia Amok, Eva Maria Solerrek, Iria Blakek, Mónica Iglesiasek edo Alain Martinek idatzitakoak hain zuzen.

Azokaren aurtengo erakusketaren izena “Euskal poesia” izango da eta bertan hainbat kultura-ekitaldi egingo dira. Besteak beste, idazleak liburuak sinatzen aurkituko ditugu eta liburuen aurkezpena ere egingo da. Esate baterako Alicia Ayalak bi eleberri aurkeztuko ditu: “Anton en la guerra civil” eta “La hija del maestro”, non omenaldia egin dien aita eta amari hurrenez hurren.

Azoka 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era egongo da zabalik.

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s