Geuk eta gure irakurleek gomendatzen ditugunak

Irakurleok buletin honetan parte hartzea nahi dugu, zuon iritzi, iradokizun, iruzkin eta gomendioak plazaratuz. Eta egindako ahalegin guztiek saria dakartenez

liburu elektronikoen irakurgailua zozketatuko dugu parte hartzaileon artean. Anima zaitez eta parte hartu.  Zure iradokizuna posta helbide honetara bidali edo zure liburutegian eman dezakezu.

This slideshow requires JavaScript.

La aventura del tocador de señoras

Liburutegi Nagusiak gomendatuta / Liburutegi Nagusia. La aventura del tocador de señoras / Eduardo Mendoza.  350 or.

El misterio de la cripta embrujada” liburuko protagonista zoroetxetik atera eta ile-apaintzaile hasiko da Bartzelonako Raval auzo berrituan. Hala ere, eta bere gogoaren kontra, hilketa batean egongo da nahasita eta ikertzaile lanetan hasiko da berari ez egozteko hilketa. Abentura berri horietan pertsonaia talde bitxiarekin elkartuko da- beheko mailetako gaizkileetatik, goi mailako politikari eta kide ezagunetara- eta guztiek izango dute helburu bera: egia ez ateratzea argitara.

El hogar de Miss Peregrine para niños peculiares

Liburutegi Nagusiak gomendatuta / Kabiezeseko Umeen Liburutegia. El hogar de Miss Peregrine para niños peculiares / Ransom Riggs.  412 or.

Harrigarri eta kezkagarria. Ahaztu ezin den eleberria. “El hogar de Miss Peregrine para niños peculiares” lana ume berezi eta munstro ilunei buruzko istorio misteriotsua da. Argazki vintageak dituen istorio ikaragarria, gazte zein helduak liluratuko dituena. Jacobek, umetan, aitonarekin zuen oso lotura estua. Aitonak istorio bitxiak kontatu eta lebitatzen ari ziren nesken eta mutil ikusezinen argazkiak erakusten zizkion. Orain, gutun misteriotsu baten arrastoari jarraituz, aitona hazi zen Gales irlara joango da. Han, argazkietako umeak bizirik aurkituko ditu, nahiz eta han bizi direnek duela urte luzeak hil zirela esaten duten.

El emocionario

Liburutegi Nagusiak gomendatuta / Liburutegi NagusiaEl emocionario / Núñez Pereira, Cristina . 92 or.

Emocionario liburuak, berrogeita bi emozio egoera deskribatzen du erraztasun handiz, ezagutzen ikasteko eta, horrela, zer sentitzen dugun esan ahal izateko. Liburu honek gizakiari integratzeko aukera ematen dio haurtzarotik, emozioak ezagutzen eta sentimenduei buruz hitz egiten laguntzen baitio. Horrela bada, egoki kudeatu ahal izango ditu eta bizitza duen ahalmen osoarekin sentitzeko, gaitasunei inolako kalterik egin gabe. Emozioen hiztegia oinarrizko euskarri pedagogikoa da.

Los doce músicos de Iriarte

Liburutegi Nagusiak gomendatuta / Liburutegi Nagusia. Los doce músicos de Iriarte [Soinu grabazioa]  / VV.AA.. Disko 1 (CD)

Inés Fernández Ariasek, klabezinista eta musika zuzendariak, Tomás de Iriartek (1750-1791) olerkari, alegialari eta konpositoreak  “Dignidad y uso de la música y especialmente la del templo” izeneko III Kantuan aipatutako hamabi konpositoreek idatzi zituzten partituren bila ibili da. 1779an idatzitako olerki luzean garaiko musikari buruzko gustua jasotzen du. Hirugarren kantua erlijio-musikan zentratzen da, polifonia eta kontrapuntuarekin gehien lotzen den generoa. Musika aukeraketa XVI. mendetik XVIII. mendera artekoa da eta Durón, Literes, Nebra, Morales, Guerrero, Victoria, Patiño, San Juan, Veana, Matías Ruiz, García Velcaire eta Pérez Roldanen lan bikainak daude. Iriarterentzat ahots musika zenez idealena, hautaketa horretan instrumentalaren gainetik dago.

Cantada, motete, zarzuela zati, kopla, tono eta tonada ugari ditugu, zeinetan, besteak beste, Delia Agúndez sopranoa, Víctor Sordo tenorea eta Hernández Pastor kontratenorea bikain aritzen diren Regina Ibérica eta Gradualia izeneko bi musika taldeekin batera. Taldearen afinazio ezin hobea eta musika aukeraketa ederrari esker oso ezaguna ez den musikan sartzeko aukera dugu.

The ultimate collection

Liburutegi Nagusiak gomendatuta / Liburutegi Nagusia. The ultimate collection [Soinu grabazioa] / Chuck Berry. Disko 1 (CD-DA)

The ultimate collection” Saint Louisen 1926an jaiotako eta aurtengo martxoaren 18an zendutako Estatu Batuetako musikari handiaren bilduma da.

Chuck Berry, zalantzarik gabe, rock and rollaren historiako musikari handienetako bat da, beltzen rhythm and blues eta zurien countrya bikaintasun handiz nahastu zituelarik, musika genero horretako aitzindaria bilakatuz. Musikaz gain, zuzeneko kontzertuek egin zuten ezagun, energiaz betetakoak zirelako eta ezin zelako falta “duck walk” ospetsua.

Bilduma honetan abesti famatu ugari daude, laburrak, zuzenak eta erritmoz beterikoak. Eta jakina “Maybellene”, Roll over Beethoven”, “Sweet little rock’n’roller” edo “Johnny B. Goode” ezagunak badira.

La jetée

Liburutegi Nagusiak gomendatuta / Liburutegi Nagusia. La jetée  [[Ikus-entzunezko materiala] ] / Chris Marker. (1962). Disko 1 (DVD)

Gerra nuklearraren ostean mundua suntsiturik geratu da. Irabazleen arteko zientzialari talde batek ondorioztatuko du gizadia salbatzeko modu bakarra denboran zehar egindako bidaiak direla: pertsona bat iraganera bidali laguntza eske edo etorkizunera irtenbide bila. Bidaia egiteko aukeratu duten pertsona preso bat izango da. Memoriaren botereari buruzko film esperimentala, bakarrik argazki finkoen bidez kontatutakoa, zeinetan gizon batek Hirugarren Mundu Gerran maitearen oroitzapena berregin nahi duen. Frantziako zientzia-fikziozko film bitxia, Estatu Batuetako “12 Monos” filmaren oinarria izan zena.

Jean Vigo saria film labur onenari.

Zinearen esentzia muntaia da. Planoen iraupen zuzena, ordena zehatza. Mozketa eta artazia. Soinu efektuak, musika eta isiltasuna non eta noiz jarri. Film horretan argazki bakoitza denbora zehatzean agertzen da. Guztiek ez dute iraupen bera. Ordena zorrotza eta beharrezkoa da. Muntaia dago. Iraupen laburreko zine ederra da. Filmaffinity: Sarvadac

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s