Apirilaren 23a. Liburuaren Eguna. Opari berezia Santurtziko Liburutegietan

Apirilaren 23an ospakizun bikoitza dugu Udal Liburutegien Sarean: Liburuaren Eguna eta San Jorge gure herriko zaindariarena. Beraz, tradizioari eusteko

oparitxoa egin nahi izan diegu gure liburutegira jo duten herritar guztiei.

Oraingo honetan ideia berri bati heldu diogu eta opari berezia egin dugu, oparitzeko paperean bildutako liburu bat hain zuzen, kanpoko aldean pista bakarra zuena, eleberriaren generoaren berri ematen zuen etiketa bat alegia: intriga, erromantikoa, eleberri beltza, beldurrezkoa, historikoa, zientzia fikzioa… Horrela, herritar bakoitzak bere liburua aukeratu behar izan du, baina egilea eta izenburua zein ziren ez zekiela, generoa besterik ez.

Beti bezala, liburutegira gerturatu eta jaia gurekin ospatu duten herritarrek ezin hobeto hartu dute ideia.

Datorren urtera arte!

     Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s