Andaluzia ezohiko bidaia-liburu bitxietan

XIX. mendearen hasieratik, Espainian zehar bidaiatzea modan jarri zenean, Andaluzia, zalantzarik gabe

atzerritar gehienek bisitatu nahi zuten lur magikoa bilakatu zen. Eta gizakiak, betidanik, bidaiatzeko beharra izan duenez, bidaia egin izana jasota geratzeko beharra ere izan du. Biak nahastetik dator bidaiei buruzko literatura.

Hortaz, Andaluzian zehar ibili ziren hainbat atzerritarrek, jatorrizko herrietara itzulitakoan, bidaian izandako esperientziak argitaratu zituzten eta horiek dokumentu-balio handiko lekukotasunak izan ziren zenbait diziplinatako ikertzaileentzat.

Andaluziako Liburutegi Birtualak Bidaia eta memoria atalean XVIII. eta XIX. mendeetan Andaluzian zehar ibili ziren atzerritarren liburu eta testuei buruzko irudidun erreportajeak eskaintzen ditu. Liburu eta testu horiek gaztelaniara itzuli dira eta garai hartako iruzkin eta irudiak dituzte.

Orain arte bederatzi artikulu daude ikusgai, baina Liburutegiaren funtsa eta haiek sortutako produktuak eskaintzen dituen atal hori aldian behin eguneratzen denez, adi egongo gara hurrengo artikuluen zain.

Bidaia on izan

Liburutegi Nagusia          

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s