Liburua Afrikan

Apirilaren 23aren inguruan ugari dira liburuari buruzko ospakizun eta azokak, Afrikan ere bai.

Saharaz hegoaldeko Afrikako lehen azokak 70eko hamarkadakoak izan ziren. Ife Bookfair izeneko azoka, Nigerian izen bera duen unibertsitatean burutzen dena, 1976an sortu zen. Argitaletxeak gonbidatu eta mahai inguruak egiten ziren. Une horretatik aurrera azoka kopurua handitu zen, irakurle kopurua hainbat arrazoirengatik handitu zelako, besteak beste, alfabetizazioa eta erosteko ahalmena handitu zirelako.

Azoketan beren obrak kontinentearen barruan eta kanpoan argitaratzeko eskubideak negoziatu nahi dituzten profesionalen arteko topaketak izaten dira. Azoketan antolatzen diren jarduerei esker irakurzaletasuna bultzatzen da.

Afrikako liburu azoka batzuen nondik norakoak

Muqdishoko (Somalia) lehen liburu azoka 2015ean izan zen. Hunkigarria da jendearen eta kaleko liburu-saltokien artean joatea; normalean indarkeria eta kaosarekin lotzen den lekuak oso irudi positiboa islatzen du. Jarduera honek liburuarekin lotutako alderdirik ederrena erakusten du: transformatu eta batzeko ahalmena.

Brazzavilleko azokak (Kongoko errepublika) liburuak trukatu, eman edo erosteko aukera ematen du oso prezio sinbolikoan. Ghanakoan debatea sustatzen da: aurtengo proposamena “liburuak eta kultura aro digitalean” izango da.

Senegaleko liburu azoka, FILDAK izenekoa, 1985ean sortu zena, bi urterik behin egiten da sei egunez eta alde frankofonoko garrantzitsuena da. Argitaratzaileak benetako liburu-industriaren faltaz kexu dira. Laguntza ofizialak ezinbestekoak dira argitaratzaileen industria mantentzeko, liburuen gaineko tasak kendu eta irakurzaletasun gutxi duen herrialde horretan.

Laburpen honetako azken lekuan Nairobiko (Kenya) liburu azoka dago, zeinetan umeentzako liburuak eskaintzen diren, eskolarakoak eta fikziozkoak. Azoka bost egunekoa da eta aurten irailaren bukaeran burutuko da.

Azoka hauetan, ordea, bada ahul gunea: fikziozko liburuak argitaratzen dituzten etxe gutxi izaten dela eta ikasteko liburuak argitaratzen dituzten etxe ugari direla; izan ere, mugimendu eta negozio handien sortzen dutenak dira. Kenyako azokan, adibidez, plazera edo norberaren gusturako irakurketaren ikuspuntua falta da.

Kenyako azokan literatura sari ospetsua ematen da, suahiliz eta ingelesez idazten duten idazle kenyarrentzat. Hegoaldeko Afrikan eduki digitalak dituen lehen plataforma eskaintzen du, eKitabu, 2012an sortu zena. Aplikazio honen bidez 400.000 liburu elektroniko baino gehiagotara sar daiteke.

Hegoafrika, Somalilandia…, zein bere berezitasunekin, liburu azokek irakurzaletasuna sustatzen laguntzen dute eta, hortaz, kultura, afrikarren eta munduko beste zenbait herrialderen arteko lotura bultzatuz.

Mamarigako Liburutegia (M.A.U.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s