Liburuak doan (eta legearen barruan) deskargatzeko 5 webgune

Gero eta gehiago dira liburu elektronikoak irakurtzen dituzten irakurleak. Hori dela eta, liburu ugari deskargatzen dira gaur egun, baina

Konturatuko zinen, hemen ez garela “pirateatzeari” buruz ari, eskubidetik libre eta beraz, libre eta doan deskargatu daitekeen katalogo erraldoi horretara heltzeko aukeraz baizik. Zein dira liburuak doan deskargatzeko webgunerik onenak? Hona hemen:

Liburutegi Digital Hispanikoa (Espainiako Liburutegi Nazionala)

Liburutegi Digital Hispanikoa Espainiako Liburutegi Nazionalaren parte da, Kultura Ministerioaren barruko atala. Bere webgunean doan deskargatzeko obra ugari aurki ditzakegu. Orokorrean agiri historikoak dira, kulturan interesa duten guztiekin partekatzeko esku-izkribu eta obra bereziak. Hortxe aurkituko ditugu jabego publikoko egileak, adibidez, García Lorca zerrenda honetan duela oso gutxi jarria.

Cervantes Liburutegia

Cervantes Liburutegia ere erakunde garrantzitsua da, liburutegi digitalizatu osotua eta doan deskargatzeko modukoa eskaintzen duena. Liburuez gain, idazleei buruzko informazio anitza du, hala nola, Cervantes edo Calderón de la Barcari buruzkoa, bai eta euren lanen lehenengo edizioak eta aditu batzuek idazle horiei buruz egin dituzten azterlan, saiakera eta bestelako azterketak ere.

Libroteca

Partikularrek egina bada ere, Libroteca liburutegi digital oparoa da, hainbat hizkuntzatan idatzitako genero askotako 50.000 liburutik gora dituena, den-denak klasikoak. Baliabide interesgarria da literatura historikoko liburuak (ez bakarrik espainiarrak) doan deskargatu nahi badira.

Gutenberg proiektua

70eko hamarkadan sortua, Gutenberg proiektua mundu osoko boluntarioz osatuta dagoen ekimen partikularra da, zeinen helburua mundu osoko artxibo kulturala digitalizatzea den, izan ere, liburutegi digital zahar eta beteranotzat hartzen da. Gaur egun doan deskargatu daitezkeen 53.000 liburutik gora du, hizkuntza eta formatu askotan, adibidez pdf edo epub-en.

Amazon

Amazon online erosketetarako webgune erraldoiak munduko liburutegi digital handienetakoa ez ezik (milioi bat inguru), doako liburuez osatutako katalogoa ere eskaintzen du, euretako asko nazioarteko literaturan klasikoak, baina idazle hasiberrien aleak ere bai. Hona hemen nola eskuratu: sartu webgunean eta sakatu “libros gratis” atalean edo bestela, sakatu esteka honetan, Kindle irakurgailuetan deskargatu edo bestela, plataformetan dituen app-etan.

Armiarma: liburu elektronikoa

Armiarma.com euskal literatura arloan webgune aitzindaria da. Gainera, ahalegin berezia egin izan du beti literatura Internet bidez irakurleen esku jartzeko. Orain, liburu elektronikoen kontu honek eskaintza irauli du eta 250 liburu elektronikoren doako deskarga eskaintzen ari da. Bertan, besteak beste, euskal eta mundu osoko literatura (euskaratuta) liburuak daude epub eta pdf formatuetan. Lizardi, Etxepare, Kirikiño, Baudelaire, Shakespeare, Pushkin… zure irakurgailuan klik bakar bat eginez (edo ordenagailuan pdf formatuan).

Gogorarazten dizuegu eLiburutegia Euskal Liburutegi Digitaletik ere liburuak “pirateatu” gabe deskargatu ditzakezuela. Informazio gehiagorako kontsultatu gure webgunean.

 

 

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s