Irakurzale Klubaren IV. edizioa 2016-2017. Balorazioa

Klubaren jarduna amaitu ostean, gure Irakurzale Klubaren edizioa osatu duten saio ofizialen balorazioa

egin ohi dugu, guzti-guztiak Santurtziko Casa Torre jauregian eginak.

Barne-funtzionamenduan aldaketa handirik egon ez bada ere, berrikuntza amaitu baino pixka bat lehenago heldu zen. Urtarrilaren 10ean Ivan Repila gure dinamizatzaileak jakinarazi zigun bere azken nobela salgai zegoela. Horregatik, eta gure eskaerari erantzunez, aparteko saio bat egin genuen, bederatzigarrena bera, Sex Barral argitaletxeak argitaratutako “Prólogo para una guerra” Ivanen azken nobelaz jarduteko.

Irakurzale Kluba hogei bat lagunek osatzen dugu, gehienok emakume irakurzale amorratuak. Hamabost egunean behin bildu eta Ivan gure dinamizatzaileak aldez aurretik aukeratu dituen liburuen inguruan aritzen gara saio bakoitzean, bai eta plazaratu ere liburuok eragin dizkiguten bizipenak eta iritziak.

Jardun honek bi aldi osagarri ditu: taldean liburuaz aritzeko aipatu dugun hori eta beste bat, lehenagokoa, gutako bakoitzak bakar-bakarrik egiten duen irakurketa gogoetatsua, zeinetan irakurleak literatura-era berri eta konplexuak deskubritzen dituen.

Edizio honetarako, Ivan Repilak zenbait liburu aukeratu zituen, itxuraz haien arteko loturarik ez dutenak, nahiz eta guztietan larritasun-giroa den nagusi.

Hona hemen izenburuak:

  • Rebelión en la granja, George Orwell
  • El comensal, Gabriela Ybarra
  • Estrómboli, Jon Bilbao
  • La España vacía, Sergio del Molino
  • Voces de Chernóbil, Svetlana Aleksievich
  • Otra vuelta de tuerca, Henry James
  • Las desventuras del joven Werther, Goethe
  • Manual para mujeres de la limpieza, Lucia Berlin

Klubaren parte-hartzaileek egindako “gogobetetasun-inkestan” adierazi dute bai irakurketarekiko interesa eta bai euren liburutegi pertsonalaren mugak zabaldu egin zaizkiela, ezagutzen ez zituzten liburuak ez ezik, askotan erabat ezezagunak zituzten idazleak ere ezagutu dituzte eta.

Klubeko parte-hartzaileek hurrengo lerrootan azaltzen diren balorazioak egin dituzte:

  • Lokalaren baldintza fisikoak onak edo oso onak direla esan dute.
  • Saio kopuruaz gehienak gehiago egitearen alde agertu dira.
  • Proposatutako liburuen interesa: oso altua.
  • Koordinatzailearen lana eta prestakuntza: oso ona
  • Parte-hartzaile kopuru eta maila: altua edo oso altua.

Balorazioetatik haratago, parte-hartzaileek poza adierazi dute, espero zutena soberan topatu dute eta hurrengo edizioetan ere parte hartzeko gogo bizia agertu dute.

Azkenik, ohar eta iradokizunetan asko izan dira edizio bakoitzean saio kopurua igotzearen alde agertu direnak, bai eta urtean edizio gehiago egitearen aldekoak ere.

Guk konklusio gisa, hurrengo hauek eman nahi izan ditugu aditzera:

Ivan Repila dinamizatzaile eta klubeko parte-hartzaileen artean lortutako konplizitate-maila handia izan da. Izan ere, hurrengo edizioetan ere Ivanekin lankidetzan jarraitu nahi dugu: Ivan itzela da eta gu gaitu jarraitzailerik sutsuenak.

Klubeko edizioetan urtero parte hartu izanak ez gaitu inola ere aspertu, are gehiago menpekotasuna eragin digu eta literatura ona irakurtzeko gosea piztu: denok nahi dugu gehiago.

Orain agurtzeko ordua heldu da. Espero dugu datorren ikasturterako Santurtziko Liburutegien Sareak klubaren edizio gehiago antolatzea, bertan elkartuko gara: “Oraindik ez duzu alde egin, baina dagoeneko faltan zaitut”.

Ivan Repilaz gehiago jakin nahi baduzu sakatu esteka.

Eskerrik asko Ana G-ri aldizkari honetan argitaratutako kronikengatik, oso eskuzabal agertu da eta.

LASTER ARTE !!!

Liburutegi Nagusia

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s