GURE IRUDIA: Sporting Clubaren “txalupa-etxea” Santurtziren aurrean ainguratuta.

Santurtziar askok gogoratzen du oraindik ere, El Abran, Areetaren aurrean ainguratutako Sporting clubaren ur gaineko ontzia.

Eta gainera, beti izan zela horrela pentsatzen dute eta tematu egiten dira.

Ezta urrik eman ere. Clubarentzat urrezkoak izan ziren XX. mendearen hasierako urte haietan, ur gaineko ontzia Portu eta Santurtziren artean jartzen zuten udaro, herri haiek zirelako garai hartako modakoak. Apirileko news-ean ontziaren irudia duzue, Lolisoren aurrean banderatxoak jasota, txalupaz, iolaz eta belaontzi txikiz inguratuta. Garai hartako aristokraziak, oligarkiak eta aberastutako burgesiak artean ez zuen beste bazterraren aldeko aukera eginda eta ondoko hiribilduko txalet eta etxandietan bizi ziren, herrigunean eta jarrilleroekin lotzen gaituen kostaldean.

Erakusten dugun argazkia 1906an agertu zen Vidamaritima.com webgunean lortu dugun “Revista General de la Marina” aldizkariak argitaratutako artikuluan eta Mamarigako baserria eta Lolisoko bainuak ikus daitezke.

Bilboko Sporting Club sortu berriaren egoitza zen ontzia Ingalaterran eraiki zuten atalka eta Nerbioiko ontziolan muntatu zuten, 1900ean uretaratuz. 1909an eraberritze lan sakonak egin zizkioten, amarratze gunea eraikiz eta horrek nahikotxo handitu zuen ontziaren luzera. Biltegi-funtziorako erabiltzen zen sentina, sotoa eta sukaldea eta bi gainalde zeukan: taberna ondoko jantoki-egongela gainalde nagusian zegoen eta goiko gainaldean, eguzki ohialen azpian, jaiak antolatzen ziren eta Clubak antolatzen zituen estropadak ikusten ziren, zeinetan Erregeak parte hartzen zuen. Emakumeak bigarren gainalde horretan egon zitezkeen soilik. Sportingen “txalupa-etxea” Alfonso XIII. bisitatu zuen askotan, lehen aldia uretaratu zutenekoa izan zelarik. Ontziak Axpen ematen zituen neguak eta udan El Abran ainguratzen zuten.

Burdinazko kaia eta Santurtziko kostaldearen artean ainguratutako txalupa-etxea.
Adolfo Guiard. Portugaleteko aspaldiko itsasargiaren pasealekua. Olio margolana. 1906.
Irudiaren iturria: Mareómetro

Esta primera sede del Sporting, imagen pintoresca de El Abra y símbolo de otras épocas se hundió en 1980.

Biblioteca Central (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s