Geuk eta gure irakurleek gomendatzen ditugunak

Irakurleok buletin honetan parte hartzea nahi dugu, zuon iritzi, iradokizun, iruzkin eta gomendioak plazaratuz. Eta egindako ahalegin guztiek saria dakartenez

liburu elektronikoen irakurgailua zozketatuko dugu parte hartzaileon artean. Anima zaitez eta parte hartu. Zure iradokizuna posta helbide honetara bidali edo zure liburutegian eman dezakezu.

This slideshow requires JavaScript.

Obabakoak

Aster Navas Martinezek gomendatua / Kabiezeseko Liburutegia. Obabakoak / Bernardo Atxaga. 377 or.

Liburuei buruzko iruzkinak idatzi ditudanean, behin baino gehiagotan pentsatu dut ea ez litzatekeen interesgarria izango egileak edo pertsonaiek gutaz zer uste duten jakitea. Zein iritzi izango dute pertsonaiek irakurleoz? Nola sentitu dira irudikatu ditugunean? Ondo tratatu ditugula uste dute?

Eta horrela diot duela hamabost bat urte Obabako biztanleekin egoteko aukera izan nuelako eremu akademiko batean. Artean (ziur aski orain ere), euskaltegietako ikasle gehienek Bernardo Atxaga zuten idazletan gogokoena eta gaur egun ere, liburua osatzen duten kontakizunetako batzuk landu egiten dira euskara ikasteko. Garai hartan eureganatu egin ninduten baina eurekin aritzeko hizkuntza gaitasunik ez nuenez, ez nituen behar bezala jaso, ez eurek eta ez osatzen zuten Makondo ere, banan-banan ezagutu ez ezik, euretako batzuk ikasgai xume bat bailiran “trenkatu” nituelako.

Orain berriro itzuli naiz “lurralde” horretara liburua gaztelaniaz irakurriz, Obaba berriro bisitatzeak xehetasunei arreta jarri eta bere bazterrak hobeto ezagutzeko balio izan dit.

Uste dut izenburuak ez duela edukia islatzen. Irakurlea Obaban dagoen arren, hasierako orrialdeak irakurri ondoren, erbesteratu egingo da: hori argi eta garbi geratuko da “Hamaika hitz Villamedianako herriaren ohoretan eta bat gehiago” ipuinean. Deigarria da egileak zein erraz murgiltzen gaituen zoragarriak izan arren, azalean agertutakoarekin apenas lotura duten kontakizunetan (“Pitzadura bat elur izoztuan”,Ezkontaurreko izenez, Laura Sligo”). Montxo Armendariz zinemarako egindako egokitzapenean, berriz, beti leku berean egotearen ilusioa bete egiten da.

“Aspaldi, artean gazte eta berde nintzela” kontakizunak erbestetik itzularaziko digu, lehenengo atalaren tonua berreskuratuz. Protagonistak herrian duen osabak barealdia ekarriko dio halako nahasialdiari: bere etxean irakurri eta eztabaidatuko baitira herriko kaleetan gertatzen ez diren istorioak.

Liburuaren kalitatea hasieratik nabarmena den arren, badaude pasarte batzuk benetan bikainak direnak (Finis coronat opus…). Batzuetan pentsa daiteke Kortazar (Margarete eta Heinrich, gemelos) eta Borges (Wei Lie Deshang) irakurtzen ari garela. Izan ere, liburuak plagioaren zilegitasunari buruzko saiakera biribila du eta gainera, metafikzioa agertzen digu behin eta berriro.

Hortaz, fikzioari kaotikoa da. Muskerra izango da ia liburu osoa zeharkatuko duen elementu bakarra, anabasa honi kohesioa emanez (edizio batzuetan liburuaren azalean agertzen da). Eta horren gainean eraikiko ditu Atxagak “Bagdadeko morroia” bezalako harribitxi paregabeak.

Azken batean, egileari onar dakioke irakurlea herri batetik bestera bidaian izatea ezta?

* Sakondu nahi duzuenontzat: Antzarra eta ispilua: (Obabakoak-en irudimen mundua) Iñaki Aldekoa.

1Q84

Udal Liburutegi Nagusiak gomendatua / Liburutegi Nagusia. 1Q84 1 eta 2. liburuak – 3. liburua/ Haruki, Murakami. 737 or. + 414 or.

Japonieraz “q” letra eta “9” zenbakia homofonoak dira, biak “kyu” ahoskatzen dira eta. Hortaz 1Q84 1984 da, ezinbestez Orwell burura dakarkigun urtea. Grafiaren aldaketa honek eleberriaren pertsonaiek bizi dituzten aldaketa sotilak islatzen ditu, bera ere 1984ko Japonia izanik. Izan ere, itxuraz normala den mundu horretan Aomame, gimnasio bateko irakaslea bera, emakume independentea eta Tengo, matematika-irakaslea bizi dira. Hogeitaka urtekoak eta bakartiak biak, euren ingurunean zerbait oker dabilela igarriko dute, bion patuak bat egitera eramango dituen zerbait. Izan ere, biak dira ematen dutenak baino zerbait gehiago: Aomame hiltzailea da; Tengok, berriz, eleberrigilea izan nahi du. Editoreak “Aireko krisalida” nerabe berezi batek idatzitako obra misteriotsuarekin lotutako lan bat aginduko dio. Eta istorioaren osagarri gisa ustelkeria, erlijio-sekta eta tratu txarren unibertsoa agertuko zaigu, narratzaileak Orwellen zehaztasunez aztarrikatzen duen unibertso zapuztua.

Desastre & Total

Udal Liburutegi Nagusiak gomendatua / Liburutegi Nagusia. Desastre & Total / Stephen Pastis. 302 or.

De Sastre dut izena, Timmy De Sastre. Bertoko eta beharbada nazio osoko detektibe agentzia onenenaren sortzaile, presidente eta aholkulari ordezkaria naiz. Esku artean duzuen liburu hau detektibe gisa bizi izan ditudan bizipenen kontakizun historikoa da. Bertan azaltzen diren datu guztiak behar bezala kontrastatuta daude. Irudi guziak neuk eginak dira. “Total” nire bazkideari esan nion ilustrazioak egin zitzala, baina ez ziren onak. Nire liburua Liburutegi Nagusian aurkituko duzue.

Winterreise, D.911

Udal Liburutegi Nagusiak gomendatua / Liburutegi Nagusia. Winterreise, D 911 [Soinu-grabazioa] / Franz Schubert. Disko 1 (CD).

Winterreise (Neguko bidaia) zikloa, 24 kantaz osatua bera, liederretako (olerkia, kantua eta pianoaren arteko uztarketa erromantiko zoragarria) obrarik onenetako bat da, izan ere, Schubertek ekarpen handia egin zion generoari. Ziklo honen edukiak itxuraz batere originala ez den istorio batera eramango gaitu: gazte maitemin baten etsipena ezagutuko dugu, triste familiaren presioaren eraginez emaztegaiak utzi egin duelako beste ale hobe batekin ezkontzeko. Gauza jakina denez, zikloak ez digu zehatz-mehatz zer gertatu den deskribatuko, gertakizunak protagonistaren bihotzean eragindako sentimenduak baizik: alderrai ibiliko da kontsolamendu bila, eta bien bitartean bakardade eta etsipen sakonera eramango duen natura negutarrean murgilduko da. Den-dena musika ilun eta instrospektiboaren bidez, erritmo eta kutsu aldakorrez josia, non tonu minorra den nagusi, deklamaziotik lirismotik baino gertuago dagoen tonua hain zuzen.

Abestien hitzak Wilhelm Muller konpositorearen lagunarenak dira, bera bezala gazte zendua. Bilduma honetan Schuberten beraren egoera animikoa islatuko da, zeinak, bizitzaren amaiera aldera, gaixo eta bakarrik, musika mingarri eta etsigarria konposatu zuen, iluneranzko bidaia eginez.

Dietrich-Fischer Dieskau baritonoak eta Gerald Moore piano-joleak gutxienez hirutan grabatu zuten Winterreise. Oraingo honetan ere pasioa, drama, zehaztasuna eta samina maisutasunez uztartzen asmatuko dute.

Maravilloso

Udal Liburutegi Nagusiak gomendatua / Liburutegi Nagusia. Maravilloso [Soinu grabazioa] / Raphael. 3 disko (2 CD-DA, DVD 1).

Maravilloso” 1943an Linaresen jaiotako artistaren kanta arrakastatsuen bilduma da.

Raphaelek 60ko hamarkadaren hasieran eman zion hasiera bere karrera artistikoari eta laster egin zen ezagun, izan ere, 1966 eta 1967an Espainiaren ordezkari aritu zen Eurovision kanta-lehiaketan, bai eta aktore ere lan egin zenbait filmetan. Gaur egun ezagun baino ezagunagoa da eta publiko indieren ikono handia.

Bilduma honetan “Escándalo”, “Yo soy aquel” edo “Como yo te amo” kantak daude eta zuzeneko emanaldiz osatutako DVD bat ere badago. Kantari moldakorra, asmatu egin du behar izan duenetan joeraz aldatzen eta egoera berrietara egokitzen, baina berezko izaerari uko egin gabe. Horrela, erraz egin du jauzi bolerotik dantza-musikara, balada erromantikotik tangora edo pop-musikatik rantxerara. Kukua beti kuku, Raphael beti Raphael, horrelakoa da bera.

Amama

Udal Liburutegi Nagusiak gomendatua / Liburutegi Nagusia. Amama [Ikus-entzunezko materiala] / Asier Altuna. (2015). Disko 1 (DVD).

Familia istorioa. Baserria eta kalea, iragana eta oraina, gurasoak eta seme-alabak… etenik ez duen gatazka. Bizitza ulertzeko bi modu kontrajarri eta munduari isiltasun adierazgarriz begiratzen dion amona.

Euskal herritarren arimari buruzko lan sakon eta zintzoa (…) apustu estilistikoak eta antzezle talde bikainak istorioari indarra, hunkitura eta bizitasuna emango dizkiote”Carlos Loureda: Fotogramas

“Sinbolismo onirikoz jositako filma, ikusgarritasun handikoa, zeini egotzi dakiokeen gauza bakarra konposaketan begi-bistakoa agertzea den. Baina aldei berean, film onek bezala, unibertsala egitea lortzen du, tokikotasunera murrizten den mikrokosmosaren bidez”. Diario El Mundo: Javier Ocaña

Liburutegi Nagusia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s