Fermin Reparazen “Geografía para niños” Issuu-n

Fermin Reparaz (1850-1920) Santurtzin ibili zen maisu 1883 eta 1916 urteen artean. Garai hartan umeentzako geografia liburua

idatzi zuen, liburutegiaren “Santurtzi historian zehar” blogean aipatu genizuen bezala. Bidebarrietako Udal Liburutegiaren laguntzari esker, zeini lana digitalizatzeko eskaera egin genion, gaur egun online ikusi eta irakur dezakezue (esteka).

Honakoa 1894an Bilboko Jose Maria Vivancos y Compañía inprimategian egindako edizio berria da, eta egilearen eskaintza idatzia eta guzti dakar. Reparazek azalean argi eta garbi idatzi zuen “Santurtziko lehen hezkuntzako irakaslea” zela.

Bilboko Bidebarrieta Liburutegiko alearen azala

Liburutu txiki-txikia da, ilustraziorik gabea eta labur-laburra, 95 orrialde besterik ez du eta.

Gure maisuak dio liburuxka eskolan erabiltzeko materiala izateko baino ez zuela idatzi. Berau egituratzean, berriz, zentzuz jokatu zuen eta gertuen zuenetik hasi zen (Bizkaia), gero Euskal Herriko gainontzeko probintziak landu zituen, horren ostean penintsulakoak eta abar. Gainera, gertuenaz luzeago aritu zen.

Bitxikeria gisa, jakizue Santurtzi apenas aipatu zuela, nahiz eta bertan jardun zuen irakasle. Herririk garrantzitsuenez hitz egitean Zaldibar, Somorrostro, Barakaldo, Portugalete edo Sestao nabarmendu zituen, baina gure herriaz hitz bakar bat ere ez. Mendi garrantzitsuez aritu zenean ere Sollube, Jata edo Pagasarri azaldu zituen, baina ez Serantes.

Fermin Reparazen “Geografia” liburuaren azala

On Ferminek herriaren esker ona jaso zuen santurtziarrei irakasten emandako urte eta ahaleginengatik. Horrela bada, herriko kale bati bere izena jarri, plaka bat eskaini, omenaldia egin eta eskolari, non lanean ibili zen, bere izena jarri zitzaion. Baina gaur egun kaleak beste izen bat du, plaka desagertu egin da eta bere eskola Udal Euskaltegia eta Hizkuntza Eskola da gaur egun. Guk gure aletxoa jarri nahi izan dugu bere lana gogora ekarriz, eta horregatik bere “Geografia para niños” gure webgunean eskegi dugu. Begiratu ezazue, ez zaizue damutuko.

Liburutegi Nagusia (E.B.C.)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s