IRAKURZALE KLUBAREN IV. EDIZIOA

Iván Repilaren Prólogo para una guerra” 

Irakurzale Klubaren azken edizioak oso bukaera goxoa izan zuen dinamizatzailea den Iván Repilaren eleberriaren gaineko gogoeta egin genuelako.

Argitaratu berri den lanak “Prólogo para una guerra” izenburua du. Gutxitan izaten dugu liburuaren gorabeherak idazlearekin berarekin komentatzeko aukera eta are gutxiagotan Iván bezalako hiztun atseginarekin, zeinek eskuzabaltasun osoz eskaini zuen bere burua.

BARCELONA 07 02 2017 Ivan Repila publica su novela Prologo para una guerra FOTO CHRISTIAN MORALES

Lan ibilbideaz hitz egiten hasi zen; nazioarteko eremuetan ibili zen hasieran kolaborazio-lanak burutzen eta betidanik izan du idazteko grina, jarduera horrek gozamen handia ematen baitio. Eta horrela, hasieran, lagun taldean pentsatuz idatzi zuen,  betiko kuadrila gogoan zuela, irakurketan interes handia ez zuen jendez osatutako kuadrilan. “Una comedia canalla” jaio zen horrela, hizkuntza laua, umore basatia, biolentzia, marihuana… zuena. Baina onartu zigun ez zuela lagunek irakurtzea lortu. “Filma ikusiko dugu”, erantzun zioten… eta orain liburuaren eskubideak zinerako saldu direla jakinda iragartzen du, berea den umorea erabiliz, filma eginez gero zinera joateko alfergura izango dutela lagunek… hain maiteak dituen lagunek “Interneten egon arte itxarongo dugu” esango diotela uste du.

Una comedia canalla” argitaratu zioten lehen liburua izan zen, baina lehenago “El niño que robó el caballo de Atila” liburua idatzita zeukan eta nahien zituen argitaletxeetara bidalita zituen lanaren kopiak, baina ez zuen erantzunik jaso. “Una comedia canalla” argitaratu zuen “Libros del silencio” argitaletxeko Gonzalo Canedok galdetu zion ez ote zuen beste libururik eta Ivánek baietz, bidali ziola eta ez zuela erantzunik jaso erantzun zion… Gonzalok bilatu eta aurkitu egin zuen, ireki barik… Irakurritakoan argitaratu nahi zuela esan zion, baina lehenago Iváni “berridazteko” agindu zion, horixe baita argitaratzaile onaren betebeharra, zeinekin idazlea zenbaitetan komengatik “eztabaidatzera” ere heltzen den.

Liburu horrek Gonzalo hil eta bost egunera ikusiko zuen argia; hortaz, argitaratzailearen lana ez zen bukatu, izan ere, lanen barruan liburua ikusgarri jartzea, liburutegietara zabaltzea eta promozioa kudeatzea ere badira. Horrexegatik izan zuen alegia labur eta gogor horrek (zein klubeko beste edizio batean irakurri eta komentatu genuen) horren promozio txikia. Gainera idazlearen aldartea ez zen onena, Canedoren heriotzarekin argitaratzailea galtzeaz gain lagun handia ere galdua zuelako. Baina, bitxia bada ere, lana hizkuntza batzuetara itzulia izan zen eta horrek Seix Barral argitaletxe “handiaren” arreta deitu zuen. Argitaletxe horren eskutik heldu zaigu lana eta komentatzeari ekingo diogu.

Kolaborazioaren munduarekiko loturagatik, eleberrian islatu nahi izan duen gertaeraz kontzientzia hartua zuen, hau da, ustez eraikitzen ari ginen Europa justuagoaren eta solidarioagoaren ametsa hondatzen ari zela pixkanaka. Eta eraikitzeaz ari zenez, eraikitzaile baten figuran zentratzea interesgarri iruditu zitzaion, arkitektoaren figuran hain zuzen, Emil izenekoa bera. Beste pertsonaia bat dago, Mudo, zeinen inguruan M-15 hiritarren mugimenduko hainbat figura biltzen diren.

Halaber, idazlea eleberriari egitura bikoitia ematen saiatu da, arkitektura proiektuaren baliabideak erabiliz, hau da, zirriborro edo marrazkiekin hasi, teknikoagoa den proiektuaurrearekin jarraitu, ondoren proiektua eta azkenik okupazioa. Hortik dator kapituluak zenbatzeko modu bitxia, zein Bilboko Cámara liburudendan izandako aurkezpenean agerian jarri zuen Santurtziko Udal Liburutegietako ordezkaria den Eva Aguirrek. Azken honek estilo-ekarpen horiengatik lana izugarri gustuko izan zuela onartu zuen.

Erabilitako hizkuntzari dagokionez, zein Repilaren estiloari jarraituz irudi eta metaforaz josita dagoen, zenbaitek nolabaiteko iluntasuna leporatu genion; Ivánek esan zigun bazekiela liburua konplexua zela, baina beti ari dela koherentziaren bila eta lan horretan islatu nahi zuena adierazteko, handitzen doan itolarria, indarkeria eta zenbaitetan torturatzailea den hizkera erabili behar zuela uste zuela (“comedia canallatik” oso urrun). Eta bere liburuaz argitaratu diren kritiken arteko onena, ordura arte, El País egunkarian ateratakoa zela onartu zuen, zeinek aukeratutako hizkeragatik saritu eta zigortu egiten zuen hein berean.

Nahi genuena galdetzeko aukera eman zigunez, izenburuaz hitz egin genuen, eta esan zigun argitaletxeen munduan lehena izan zela izenburua zein zen erabakitzeko aukera izan zuena. Pertsonaien izenez ere aritu ginen, eta azaldu zigun “antisistemak” izenik gabe mantentzeko erabakia hartu zuela, adibidez “El mudo” edo “Hache” eta arkitektoak eta emazteak, berriz, izena zutela. Lana sortzen eman zuen denboraz ere hitz egin zigun, bi urte gutxi gorabehera gehi beste sei hilabete dokumentatzeko; izan ere, aukeratutako markoak, arkitekturak, informazioa hartzera behartzen zuen eta aditu askok eman zioten laguntza nabarmendu zuen.

Eta azkenik, beste liburu baten gainean ari zen jakin nahi izan genuen, baina ez zuen gauza handirik argitu nahi izan. Hala ere, proiekturen bat abian dagoela argi utzi zigunez, adi egongo gara.

Beti bezala adeitasun handiz esan behar dugu agur, irakurzale klubaren hurrengo edizioa laster helduko delakoan eta espero dugu luzeagoa izatea, guztiok adierazi genuelako esperientzia oso aberasgarria izan dela, hala irakurleak garen

Ana G.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s